Sokaren Etxea
Sokaren Etxea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Alde Zaharra | |
Sokaren Etxearen kanpoaldea. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′53″N 2°40′14″W / 42.84818°N 2.67059°W / 42.84818; -2.67059 |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XV. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005127 |
101 | |
Sokaren Etxea[1] (gaztelaniaz Casa del Cordón) Arabako Gasteiz hiriburuko Alde Zaharrean kokatzen den jauregi bat da. Hain zuzen ere, Aiztogile kalean dago. Bere izena etxe honetako sarbide bikietako arku baten gainean ikus daitekeen frantziskotarren ordenako soka bati zor dio.
Eraikina
XV. mendean Juan Sánchez de Bilbao judu merkatariak erdi aroko etxe batzuk zeuden lekuan eraiki zuen. Bere ama, María Ruiz de Gauna, XIII. mendeko Gaona leinukoa, dorrea utzi zion oinordetzan eta berak dorrea inguratuz jauregia eraiki zuen, dorre hau jauregi honetako lehenbiziko eta bigarren solairuen barnean mantendu delarik. Izar itxurako ganga polikromatu bat nabarmentzen da, honekin dorretxe honetako areto noblea estali eta gaur egun arte osorik mantendu izan da.[2][3]
Historia
Gotiko arkitektura zibilaren adibide eder hau hainbat pertsona ospetsuen iragan lekua izan zen, esate baterako Filipe I.a Gaztelakoa eta bere emaztea zen Joana Gaztelakoa. 1522ko urtarrilaren 22an Adrian Utrechkoa jauregi honetan zegoela 13 egun aurretik Aitasantu izendatu zutelaren berria iritsi zitzaion. Adrian VI.a izango zena hilabete batez Gasteizen bizitzen egon zen, bertan Espainiako Erresumako erregetza mantendu zuen eta Frantziako Erresumatik zetozen erasoaldien aurrean Nafarroako Erresumaren espainiar defentsak prestatzen aritu zelarik.
Erakusketak
Zaharberritze lan konplexu batzuen ondoren, gaur egun eraikinak irakaspen asmoa duten erakusketa ugari izan ohi ditu. Honela bada, bertaratzen den jendak euskal eta arabar kultura, historia, natura, artisautza, folklorea, euskal mitologia, eta abarren inguruko erakusketez gozatzeko beta du.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sokaren Etxea |
- Datuak: Q2940781
- Multimedia: Casa del Cordón, Vitoria-Gasteiz / Q2940781