Skellig Michael

Skellig Michael1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Skellig Michael uharteko eraikinen hondakinak.

Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv
Erreferentzia 757
Kokalekua  Irlandako Errepublika
Kerryko konderria
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1996 (XX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Skellig Michael edota Great Skellig (irlanderaz Sceilig Mhichíl edota Sceilig Mhór, euskaraz Michaelen Haitza edota Skellig Handia esan nahi du) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldeko Kerryko konderriko 15 kilometro inguruko uharte harritsua da. Skellig uhartedia osatzen duten bi uharteetako handiena da, bestea Little Skellig da.

Historia

Antzina, seiehun urtean zehar Irlandako fraideen gune garrantzitsuenetakoa izan zen. Haitz horretan 588an eraikitako irlandar monasterio zelta bat 230 metroko garaieran altxatzen da; egun, hutsik dago, 1996an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Irlandako monasterio ezezagunetakoa da: bertaratzeko zailtasun handiak dituztenen artean ere badago.

Uhartearen erabateko urruntasuna dela eta, bisitari gutxi iristen dira, horregatik, bikain kontserbatuta dago. Bertan bizi ziren fraideen egoera espartarrek Irlandako lehenbiziko kristauen eguneroko bizitza latza eta aszeta islatzen dute. Fraideak harrizko etxola trauskiletan bizi ziren, haitzean eginiko zuloetan edo horma ia bertikaletan.

Skellig Michael uhartearen irudia.

Kanpo estekak

  • Skellig Michael uhartea UNESCOren webgunean ikusgai. (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q207193
  • Commonscat Multimedia: Skellig Michael / Q207193

  • Wd Datuak: Q207193
  • Commonscat Multimedia: Skellig Michael / Q207193
  • i
  • e
  • a
Uharteak
Skellig Michael/Great Skellig/Sceilig Mhichíl/Sceilig Mhór  • Little Skellig/Sceilig Bheag
Irlandako uharteak
Irlandako Errepublika Gizateriaren Ondarea Irlandako Errepublikan

Brú na Bóinne (Dowth · Knowth · Newgrange · Monknewton · Newgrange cursus · Townleyhalleko hilobi igarobidea) · Skellig Michael