Sinonimo (taxonomia)
Nomenklatura binomialean, sinonimoak taxon bera eta izen zientifiko ezberdinak dituzten hitzak dira. Adibidez, Linnaeusek lehendabizikoz izei gorri izendatu zuenean, Pinus abies izena erabili zuen eta, egun, adituek jada ez dute izen hori erabiltzen, Picea abies baizik; beraz, izen biak sinonimoak dira.
Beste arloetako sinonimoak ez bezala, taxonomian sinonimoak ez dira trukagarriak, estatus ezberdina dutelako[1]. Taxon bat generoz aldatzen denean edo genero biak batzean sortzen dira.
Erreferentziak
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |