Simone Manuel
Simone Manuel | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Simone Ashley Manuel |
Jaiotza | Houston, 1996ko abuztuaren 2a (28 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea Austin High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 67 kilogramo |
Altuera | 180 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Simone Manuel (Houston, Texas (AEB), 1996ko abuztuaren 2a) igeriketan aritzen den kirolari estatubatuarra da.
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), lau domina irabazi zituen AEB ordezkatuz: zilarrezkoa (24,09) 50 m estilo librean Pernille Blume danimarkarraren (urrezko domina, 24,07) atzetik eta Aliaksandra Herasimenia bielorrusiarraren (brontzezkoa, 24,11) aurretik sailkatu zen. Urrezkoa irabazi zuen 100 m estilo librean Penny Oleksiak kanadarrarekin berdinduta geldituz; biek 52,70 denboraz urrezko domina jaso zuten. 1984. urteko Olinpiar Jokoetan gauza bera gertatu zen Nancy Hogshead eta Carrie Steinseifer estatubatuarren artean proba berean, eta, baita 2000. urtekoetan ere, 50 m estilo librean berdin gertatu zen. Sarah Sjöström suediarra izan zen hirugarren Tokion, eta brontzezkoa (52,99) jaso zuen. Zilarrezkoa (3:31.89) 4x100 errelebo libren Australiako (urrezko domina 3:30.65 (ME)) taldearen atzetik eta Kanadako (brontzezkoa) taldearen aurretik sailkatuz; Hauek osatzen zuten AEBko taldea: Amanda Weir Dana Vollmer Allison Schmitt Katie Ledecky Lia Neal Abbey Weitzeil eta Simone Manuel-ek, eta urrezkoa (3:53.13), 4x100 errelebo lau-estiloetan Australia (zilarrezko domina 3:55.00) eta Danimarka (brontzezkoa 3:55.01) gaindituz; hauek osatzen zuten taldea: Dana Vollmer Abbey Weitzeil Kathleen Baker Katie Meili Kelsi Worrell Lilly King Olivia Smoliga eta Simone Manuel-ek
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen; brontzezkoa (3:32.81) 4x100 errelebo librean, AEBko taldearekin; Australiako (urrezko domina 3:29.69 (ME)) taldearen eta Kanadako (zilarrezkoa 3:32.78) taldeen atzetik. Hauek osatu zuten taldea: Erika Brown, Abbey Weitzeil, Natalie Hinds, Simone Manuel, Catie DeLoof, Allison Schmitt eta Olivia Smoliga-k.[1][2]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, zilarrezko bi domina eskuratu zuen taldekako probatan.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 02 ! | 50 m estilo librea emakumezkoa[3] |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 01 ! | 100 m estilo libreak emakumezkoa[4] |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 02 ! | 4x100 Errelebo libreak emakumezkoa[5] |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 01 ! | 4x100 Errelebo lau-estiloak emakumezkoa[6] |
2020 | Tokio Japonia | 03 ! | 4x100 Errelebo libreak emakumezkoa[7] |
2024 | Paris ( Frantzia) | 02 ! | 4x100 m librea |
2024 | Paris ( Frantzia) | 02 ! | 4x200 m librea |
Erreferentziak
- ↑ «Simone Manuel» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Simone Manuel" olympics.com {{Es}
- ↑ Igeriketa, 50 m estilo librea, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 100 m estilo libreak, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 errelebo libreak, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 errelebo lau-estiloak, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x100 errelebo libreak, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
- Datuak: Q14342739
- Multimedia: Simone Manuel / Q14342739