Shandra Martínez

Shandra Martínez
Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakartista plastikoa eta ilustratzailea

Shandra Martínez (Errenteria, Gipuzkoa, 1977) artista plastikoa eta ilustratzailea da.

Biografia

Erasmus beka batekin Erromara joan zen, lorratz handia utzi zion hiri hark eta harrezkero askotan bueltatu da gutxienez bi asteko edo hilabeteko egonaldiak egitera; hurbila egiten zaio Italia. Paris ere bai: askotan joan da; asko gustatzen zaion hiria da. Behatzera joaten da bertara, eta handik ekarritakoa transformatzen du gero hemen. Madrilera, berriz, master bat egitera joan zen 2017an. Hogei urte lehenago ere izan zen han.[1]

Prestakuntza artistikoa ikerkuntzaren eta esperimentazioaren bidez garatu du urteetan zehar, pinturaren eta ilustrazioaren (tradizionala eta digitala) artean murgilduz. Urteetan zehar, bere kezka eta proiektu artistikoak beste lanbide batzuekin bateratu ditu, eta horiek eragina izan dute begiradan, denboretan eta erabilitako tekniketan.

Artista ibilbidea

Arte plastikoetan hasi zenean, olioz pintatzen zuen, eta, beraz, mihisean. Tokiz eta bizitzaz aldatzearekin bat, bere lanerako tokia txikitu egin zen nabarmen, eta mihiseak gorde eta tableta grafikora egin zuen jauzi. Teknika batetik besterako jauzia adierazi nahi zuen hitz joko hori eginez: mihise analogikotik digitalera.[1]

Ilustratzaile

Ilustratzaile gisa Gunter-en alegiak haurrentzako liburuan parte hartu du, baita kartelen diseinuan eta ilustrazioan.[2]

Erakusketa

  • 2017. Hiru une erakusketa, Donostiako Kutxa Kultur Plazan, Tabakaleran, 2017an
  • 2021. Mihise digitala, trazu analogikoa izeneko erakusketa Errenteriako Xenpelar Etxean.[1][3][4][5]

Erreferentziak

  1. a b c Sarriegi, Enekoitz Telleria. ««Halako emakumeak ateratzen zaizkit»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  2. «Shandra Martínez» KATAPULTA - Plataforma 2021-06-24 (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  3. «shandra martinez Aloak - Oarsoaldeko Hitza» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  4. «Shandra Martinez» KULTUR SHAREA (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  5. «1 Julio 2021» KATAPULTA - Plataforma 2021-06-23 (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q108747531
  • Wd Datuak: Q108747531