Sentikortasun-analisi
Sentikortasun-analisia inbertsio-erabakiak hartzeko enpresetan asko erabiltzen den termino finantzario bat da. Honek aldagai bat aldatzean, balio eguneratu garbiak (BEG) eta kutxa-fluxu berriak kalkulatzen ditu; hala nola, hasierako inbertsioa, denbora, diru-sarrerak, kostuak… Hauek kalkulatuta ditugunean, gure proiektuarekiko estimazioak hobetzea posible izango dugu.
Sentikortasun-analisiaren kalkulua
Lehenik eta behin BEG zaharra eta berria alderatuko ditugu. Balio bat irtengo da hortik, eta hori 100 balioarekin bideratuz, kanbio-portzentaje lortuko dugu.
; non, BEGb eguneratutako balio berria den, eta BEGz zaharra.
Metodo hau aplikagarria izateko inbertsio-proiektuaren agertoki posibleak identifikatu behar ditugu, ondorengoetan sailka ditzakegu:
- Ezkorra: Inbertsio ikuspegi okerrena da, hots, proiektuaren porrota erakusten du.
- Gertagarria: Hau, inbertsio-analisian edukiko genukeen emaitzarik gertagarriena izango litzateke, objektiboa eta oinarria dezenteko informazioan izan behar du.
- Baikorra: Beti dago aukera pentsatzen duguna baino gehiago lortzearena.
Esan daiteke sentikortasun-analisia oso erabilgarria dela kutxa-fluxuen metodologian, enpresaren balioaren ikuspegi zabalagoa emateaz gain, enpresaren balioan oinarrizko aldagaien eragina estimatzen laguntzen duelako.
Erreferentziak
- Gava, L.; E. Ropero; G. Serna y A. Ubierna, Dirección Financiera: Decisiones de Inversión, Ed. Delta, 2008.
Kanpo estekak
- Datuak: Q1889114
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |