Sarriguren

Sarriguren
 Euskal Herria
Sarrigurengo ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaEguesibar
Administrazioa
Posta kodea31621
Geografia
Koordenatuak42°48′46″N 1°35′51″W / 42.812777777778°N 1.5975°W / 42.812777777778; -1.5975
Garaiera470 metro
Demografia
Biztanleria15.665 (2020:  301)
Sarriguren 19-1-24
Sarriguren 19-1-24

Sarriguren (lagunartean Sarri izenez ezaguna) Eguesibarreko herria da. 2014ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 13.108 biztanle ditu eta Iruñetik zortzi kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena

Sarriguren Zangozako merindadeko Eguesibarreko kontzejua da, Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdean kokatua. Sarriguren, Iruñerriko PA-30 ekialdeko-ingurabide autobidearen ekialdean eraikitako auzo berria da. 2008an Eguesibarreko udalan emandako datuen arabera, Sarriguren Gorraizko kontzejuaren biztanleria gainditu eta biztanle gehien dituen herria da guztira 3.560 biztanle zenbatuz[1].

Kontzejuak, Gorraitz eta Olatz Txipiarekin egiten du muga iparraldean, Ardanatzekin ekialdean, Badoztainekin hegoaldean, eta PA-30 autobidea eta Iruñeko Mendillorri auzoarekin mendebaldean. Mendillorri Eguesibarreko herria izan zen 1990eko hamarkadaren amaierara arte.

NA-2310 errepideak herria zeharkatzen du eta auzoaren iparraldean errekasto bat dago Sarrigurengo etxebizitza, parkea eta bulego eraikinen muga markatuz.


  • Sarrigurengo lakua.
    Sarrigurengo lakua.
  • Sarrigurengo bigarren faseko eraikuntza lanak 2007. urtean.
    Sarrigurengo bigarren faseko eraikuntza lanak 2007. urtean.
  • Sarrigurengo enpresa berrien eraikinak.
    Sarrigurengo enpresa berrien eraikinak.

Historia

Sarrigurengo lurretan altzairu eta keramikazko erromatarren garaiko hainbat aztarna aurkitu dira. Elizaren jabetzako jaurerria Erdi Aroan, bertako biztanleek, Iruñeko apezpikuari ordaintzen zizkieten petxak. 1427an 31 gari kahizeko urteroko errenta ordaintzen zuten.

1835-1845eko udalerrien eraberritzea burutu aurretik, kontzejua ibarreko diputatuak eta herritarrek aukeraturiko erregidore batek zuzentzen zuten. XIX. mendeko dokumentuen arabera, garai hartan, Sarrigurengo haurrak Olazko eskolara joaten ziren.

Azken urteak

Sarrigurengo eko-hiria Nafarroako gobernuak Nasursa elkarte publikoaren bidez aurrera eramandako proiektua da. Egitasmoak, 4.200 etxebizitza eraikitzea aurrikusten zuen, Iruñerriko kanpoaldean, babes-ofizialeko eta tasaturiko etxebizitzak eraikiz. Gobernuaren asmoaren arabera, etxebizitzek irizpide bioklimatikoak jarraituta eraiki ziren, eta auzoak hainbat sari jaso ditu Garapen iraunkorraren alorrean Nazio Batuen baitan.

Etxebizitzak 2004. urtean hasi ziren eraikitzen eta bi fase izan ditu auzo berriak, lehen faseko 2.000 etxebizitzak 2006an hasi ziren jabeei entregatzen, eta bigarren faseko etxebizitzak 2008rako amaitzen hasi ziren.

Hirigintza

Garapen iraunkorra irizpide harturik, auzo berrian etorbide zabal eta luzeak nagusi dira, eta berdegune handiak. Iruñeko auzo berri askotan egin bezala, Mendillorri edo Barañainen esaterako, auzo berriak laku bat barne du. Etxebizitza eraikuntzen altuera 4-5 solairutakoa da, eta babes-ofizialeko etxebizitza eskaria handitzeko asmoarekin Nafarroako gobernuak 9 solairu arteko eraikinak altxatuko zituela esan zuen 2008ko maiatzean, auzoak duen zerbitzu eta denda gabezia ere agerian utziz.

2009 maiatzean Nafarroako gobernuak eta Eguesibarreko udaletxeak akordioa sinatu eta eraikiko ziren babes-ofizialeko etxebizitzen kopourua gutxitu zuten.

Trafikoaren arazoa

Auzoa eraiki zenetik, trafikoa da auzotarren arazo nagusia, izan ere Iruñerriko ekialdeko-saihesbidearen eta Mendillorri auzoaren artean Sarrigurenera sartzeko bide bakarra, auzoaren mendebaldean dagoen biribilgunea da.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera 2000-2012
Eguneratua: 2016ko otsailaren 6a.[2]
Sarrigurengo biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2014
10 10 10 10 8 5 78 1.627 3.584 5.088 8.556 10.389 11.524 13.108

Garraioa

Kontzeju honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 4 linea daude:

  Eskualdeko Hiri Garraioa
Sarriguren 
Eguneko Zerbitzua
  • i
  • e
  • a
  18  Zizur Nagusia  Sarriguren
  • i
  • e
  • a
 18  Zizur Nagusia  Sarriguren
ZIZUR NAGUSIA
San Kristobal /120 • San Kristobal /36 • San Kristobal (Biribilgunea) • Yanguas Miranda (Autobus Geltokia)
IRUÑA (Etxabakoitz)
Arostegi /34 • Arostegi 7
IRUÑA (Ermitagaña)
Pio XII (Unibertsitateko Klinika) • Pio XII 41 • Pio XII 15-17
IRUÑA (Donibane)
Pio XII 7
IRUÑA (1. Zabalgunea)
Armada (Zitadela) • Bianako Printzea/Zangoza
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bianako Printzea/Zangoza • Bexe Nafarroa 14 • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Teilako Iturria • Sarriguren /11 • Sarriguren/Mendillorri
EGUESIBAR (Erripagaña)
Sarriguren/Areta
EGUESIBAR (Sarriguren)
Nafarroako Erresuma 4-6 • Nafarroako Erresuma 8 • Nafarroako Erresuma 18-20 • Nafarroako Erresuma /33 • Nafarroako Erresuma/Badoztain
Ikus artikulua: 18. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
 18  Sarriguren  Zizur Nagusia
EGUESIBAR (Sarriguren)
Nafarroako Erresuma/Badoztain • Nafarroako Erresuma /16 • Nafarroako Erresuma/Urederra • Nafarroako Erresuma /2
EGUESIBAR (Erripagaña)
Sarasate (Parlamentua)
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Erripagaña • Sarriguren 11 • Sarriguren/Teilako Iturria
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Bexe Nafarroa 9bis
IRUÑA (1. Zabalgunea)
Oliveto Kontea 4 • Armada 30
IRUÑA (Donibane)
Pio XII/Urdazubi
IRUÑA (Ermitagaña)
Pio XII 18 • Pio XII 28 • Pio XII (Unibertsitateko Klinika)
IRUÑA (Etxabakoitz)
Arostegi (Etxabakoitz) • Arostegi 34
ZIZUR NAGUSIA
Bidearen Autobia • San Kristobal /49 • San Kristobal /75 • San Kristobal 155 • San Kristobal 219 • San Kristobal 250 • San Kristobal /120
Ikus artikulua: 18. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
  20  Bianako Printzea  Gorraitz
  • i
  • e
  • a
 20  Bianako Printzea  Gorraitz
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bianako Printzea 2 • Bexe Nafarroa 14 • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Teilako Iturria • Sarriguren /11 • Sarriguren/Mendillorri
BURLATA (Erripagaña)
Erripagaña/Berlin • Erripagaña/La Valeta
EGUESIBAR (Erripagaña)
Sarriguren/Areta
EGUESIBAR (Sarriguren)
Berrikuntzaren Hiria
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
EGUESIBAR (Gorraitz)
Gorraitz (Merkataritza-gunea) • Egues 28 • Egues 48 • Egues 62 • Egues 70 / Ardanatz/Gurimendi • Ardanatz 26 • Lezaun /7
UHARTE
Itaroa 177 • Itaroa /66
Ikus artikulua: 20. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
 20  Gorraitz  Bianako Printzea
UHARTE
Itaroa /66 • Itaroa 55
EGUESIBAR (Gorraitz)
Lezaun /7 • Ardanatz/Zaldoko • Ardanatz/Gurimendi / Egues 70 • Itaroa /190 • Itaroa /96-98 • Egues 13 • Gorraitz/Urbikain
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
EGUESIBAR (Sarriguren)
Berrikuntzaren Hiria
EGUESIBAR (Erripagaña)
Sarriguren/Erroma
BURLATA (Erripagaña)
Erripagaña/Lisboa • Erripagaña/Berlin
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Erripagaña • Sarriguren 11 • Madril /6
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Merindadeen 1-2 • Bianako Printzea 2
Ikus artikulua: 20. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
  23  Kordobila — Bianako Printzea  Itaroa — Olloki
  • i
  • e
  • a
 23  Kordobila — Bianako Printzea  Itaroa — Olloki
GALAR (Kordobila)
Ezkirotz (El Centro)
IRUÑA (Iturrama)
Nafarroako Unibertstiatea (Mendaur Ikastetxe Nagusia) • Ezkirotz 31 • Antso Azkarra 25 • Abejeras /12
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Zaragoza 13 • Bianako Printzea 2 • Bexe Nafarroa 14 • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Teilako Iturria • Sarriguren /11 • Sarriguren/Mendillorri
EGUESIBAR (Erripagaña)
Sarriguren/Areta
EGUESIBAR (Sarriguren)
Olatz (Salesianos)
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
UHARTE
Intxaurdia/ItaroaIntxaurdia 1
ESTERIBAR (Olloki)
Zubiri (Olloki) • Asketa 3 • Esteribar 273 • Esteribar 105
Ikus artikulua: 23. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
 23  Olloki — Itaroa  Bianako Printzea — Kordobila
ESTERIBAR (Olloki)
Esteribar 105 • Esteribar/Asketa • Zubiri (Olloki)
UHARTE
Intxaurdia 2-4
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
EGUESIBAR (Sarriguren)
Olatz (Salesianos)
EGUESIBAR (Erripagaña)
Sarriguren/Erroma
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Erripagaña • Sarriguren 11 • Sarriguren/Teilako Iturria
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Merindadeen 1-2 • Zaragoza 6-8Zaragoza /13
IRUÑA (Iturrama)
Antso Azkarra /1 • Antso Azkarra /21 • Ezkirotz 6 • Ezkirotz/Iturrama • Nafarroako Unibertstiatea (Mendaur Ikastetxe Nagusia)
GALAR (Kordobila)
Ezkirotz (El Centro)
Ikus artikulua: 23. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
Gaueko Zerbitzua
  • i
  • e
  • a
  N10  Nafarroako Gorteak  Sarriguren
  • i
  • e
  • a
 N10 Nafarroako Gorteak  Sarriguren
IRUÑA (Alde Zaharra)
Nafarroako Gorteen 1
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Merindadeen 3 • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Teilako Iturria • Sarriguren /11 • Sarriguren/Mendillorri
EGUESIBAR (Erripagaña)
Sarriguren/Areta
EGUESIBAR (Sarriguren)
Nafarroako Erresuma 4-6 • Nafarroako Erresuma 8 • Nafarroako Erresuma 18-20 • Nafarroako Erresuma /33 • Nafarroako Erresuma/Badoztain
Ikus artikulua: N10 linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
 N10 Sarriguren  Nafarroako Gorteak
EGUESIBAR (Sarriguren)
Nafarroako Erresuma/Badoztain • Nafarroako Erresuma /16 • Nafarroako Erresuma/Urederra • Nafarroako Erresuma /2
EGUESIBAR (Erripagaña)
Sarasate (Parlamentua)
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Erripagaña • Sarriguren 11 • Sarriguren/Teilako Iturria
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Bexe Nafarroa 9bis
IRUÑA (Alde Zaharra)
Nafarroako Gorteen 1
Ikus artikulua: N10 linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)

Ondarea

Antzinako eliza

Sakontzeko, irakurri: «Santa Engrazia baseliza (Sarriguren)»

Santa Engrazia eliza zaharra, XIII. mendeko eraikin erlijiosoen ezaugarriak ditu. Dena den, eraikinak estilo desberdinak nahastearen ondorio da, beharbada, elizaren eraikuntza XIV. mendera arte burutu ez zelako. Eliza estilo gotiko berantiarrean dago eraikia. Ebangelioaren aldean, egurrean margozturiko XVIII. mendeko armarria ageri da, eta bertan Erronkariko ibarraren armarriaren ezaugarriak ageri dira, Erronkarik duela mende askok Eguesibarrean izandako eraginaren adierazgarri.

Elizaren aurrealdeko erretaula Ramon Oskaritz, Pedro Altzo, eta Juan Landan eginiko jatorrizko erretaula pizkundetar baten ordezkoa da. Jatorrizko artelan hortatik Agate Deunaren egurrezko irudi margotua, eta eskultura txiki batzuk baino ez dira kontserbatzen. Eskultura horiek, erretaula nagusian ageri dira gaur egun, Ama Birjina haurrarekin, eta Santa Engraziaren irudien kasuan. Gainontzekoak sakristian daude.


  • Santa Engrazia eliza zaharra.
    Santa Engrazia eliza zaharra.
  • Santa Engrazia eliza zaharra eta Sarrigurengo antzinako herrigunearen ikuspegia.
    Santa Engrazia eliza zaharra eta Sarrigurengo antzinako herrigunearen ikuspegia.

Eliza berria

Sakontzeko, irakurri: «Santa Engrazia eliza (Sarriguren)»

2009ko irailaren 27an, urte eta erdiko lanen ondoren, Sarrigurengo Santa Engrazia eliza berria inauguratu zen. Bertan 350 bat pertsonek entzun zuten meza.


  • Sarrigurengo Santa Engrazia eliza berria.
    Sarrigurengo Santa Engrazia eliza berria.

Aintzira

Udaletxea


Hauteskundeak

2011ko udal hauteskundeetako emaitzak

Sarriguren kontzejua
Alderdia Botoak Botoen %a Desb.
Nafarroa Bai 1.333 %28,56 4,88
UPN 931 %19,94 5,17
Bildu 811 %17,37 9,26
Izquierda-Ezkerra 690 %14,78 0,67
PSN 632 %13,54 3,35
PP 271 %5,81 -

2007ko udal hauteskundeetako emaitzak

Sarriguren kontzejua
Alderdia Botoak Botoen %a
Nafarroa Bai 301 %33,44
UPN 226 %25,11
PSN 152 %16,89
NEB 127 %14,11
EAE 73 %8,11
CDN 21 %2,33

Jaiak eta ospakizunak

Sarrigurengo kontzejuan etxebizitzak eraikitzen hasi aurretik herri erdi hustua zela eta, ez zen jairik ospatzen, baina biztanle berrien etorrerarekin batera, jaiak antolatzen hasi ziren 2005. urtean. Horrela, 2005ean jaiak irailean ospatu ziren. Ondorengo urteetan, jaiak aurreratu egin ziren, 2008an ekaineko bigarren hamabostaldian ospatuz.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Diario de Noticias egunkaria.[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) INEren webgunea. (Noiz kontsultatua: 2013-08-11).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • (Gaztelaniaz) Sarrigureni buruzko webgunea.
  • (Gaztelaniaz) (Ingelesez) Nasursa, Nafarroako Etxebizitza Zoruaren Kudeatzailearen webgunea.
  • Sarrigurengo Nafarroako Erreinua kalearen ikuspegia Google Street View-n.
  • "Nafar Away" saioan (11TB).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9074708
  • Commonscat Multimedia: Sarriguren / Q9074708

  • Wd Datuak: Q9074708
  • Commonscat Multimedia: Sarriguren / Q9074708


Eguesibarko kontzejuak

Altzuza | Ardanatz | Azpa | Badoztain | Egulbati | Egues | Elkano | Elia | Erantsus | Etxalatz | Gorraitz | Ibiriku | Olatz Txipia | Sagaseta | Sarriguren | Uztarrotz