Sanin Kaigan Parke Nazionala
Sanin Kaigan Parke Nazionala | |
---|---|
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua | |
Datu orokorrak | |
Mota | national parks of Japan (en) |
Azalera | 211,61 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°33′45″N 136°21′44″E / 36.5626°N 136.3623°E / 36.5626; 136.3623 |
Kokapena | San'in region (en) |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Kyoto |
Ur-gorputza | Japoniako itsasoa |
Sanin Kaigan Parke Nazionala (japonieraz: 山陰海岸国立公園, Sanin Kaigan Kokuritsu Kōen?) Japoniako Honshu uhartearen mendebaldean dagoen Parke Nazionala da. 1963ko uztailaren 15ean ezarri zen.
Geografia
Japoniako itsasoaren kostaldean zabaltzen da, Tottori hiritik Kyōtangora. 87'83 km²-ko azalera dauka eta bereziki ezagun bihurtu dute arroka formazio bitxiek, uharteek, leizeek eta kostaldeko dunek.
Ondasun nabarmenak
- Uradome kostaldea: Tottori prefeturako 9-10 kilometroko kostaldea hartzen du eta itsasoaren higadurak labar, horma, tunel, leize eta arroka bitxiak sortu ditu.
- Tottoriko dunak: Japoniako duna sistemarik handiena da eta 30 km² azalera hartzen du. Sendai ibaiak ekarritako sedimentuek sortu dituzte duna hauek.
Iruditegia
- Kamogaiso, Uradome kostaldean.
- Seganmatsu uhartea, Uradome kostaldean.
- Takeno hondartza.
- Tottoriko hareazko dunarik handiena.
- Gamelua dunatan.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Sanin Kaigan Nazionalaren webgunea
- Datuak: Q485859
- Multimedia: Sanin Kaigan National Park / Q485859