Samantha Hudson
Samantha Hudson | |
---|---|
(2022) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Leon, 1999ko irailaren 11 (24 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa euskara katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | LGBT ekintzailea, performancelaria, abeslaria, aktorea eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Izengoitia(k) | Samantha Hudson |
Genero artistikoa | pop musika musika elektronikoa electroclash (en) |
Diskoetxea | Subterfuge Records |
|
Samantha Hudson (León, 1999ko irailaren 11) espainiar artista, abeslari, aktore, interneteko ospetsu eta LGBT kolektiboko aktibista da. 2015ean «Maricón» singlea argitaratu ondoren eman zen ezagutzera, ikus-entzunezko kulturako ikasgai baterako proiektu gisa grabatu zuena. Abestiak, YouTube plataforman argitaratutako bideo batekin batera, publikoaren gaitzespena eta onespena eragin zuen; eta erakunde erlijiosoek eta talde politiko kontserbadoreek protesta egin zuten. Bere diskurtso probokatzaile eta lotsagabeagatik ezaguna, Samanthak LGBTen aldeko aktibismoa eta aldarrikapen soziala konbinatzen ditu, askotan camp testuinguru baten barruan egindako performance urratzaile baten bidez.[1]
«Maricón» ez ezik, Samanthak ikus-entzunezko beste pieza batzuk ere argitaratu ditu, hala nola «Burguesa Arruinada», «Por España» edo «Dulce y Bautizada». Halaber, hainbat telesailetan cameoak egin ditu, 2018ko Samantha Hudson, una historia de fe, sexo y electroqueer dokumental biografikoaren protagonista da eta, Jordi Cruzekin batera, Netflix plataformarako ¿Sigues ahí? podcasta aurkezten du.[2]
Diskografia
Albumak
- 2021: Liquidación total
- 2019: Los Grandes Éxitos de Samantha (bilduma)
Singleak
Singlea | Urtea |
---|---|
«Maricón» | 2015 |
«Super Preñada» | 2016 |
«Burguesa Arruinada» | 2017 |
«Seguro de moto» | 2019 |
«Hazme el favor (vente conmigo a bailar)» | 2020 |
«Dulce y Bautizada» | 2021 |
«Disco Jet Lag» (La Prohibidarekin batera) | 2021 |
«Guateque» | 2021 |
«Por España» | 2021 |
«Demasiado coño» | 2022 |
«Perra» (La Danirekin batera) | 2022 |
Filmografia
Zinema
Urtea | Filma | Pertsonaia | Zuzendaria | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2018 | Samantha Hudson, una historia de fe, sexo y electroqueer | Bera | Joan Porcel | Dokumentala |
2021 | ¡Corten! | Marc Ferrer | ||
2022 | Rainbow | Paco León |
Telebista
Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Katea | Oharra(k) |
---|---|---|---|---|
2017 | Mai neva a ciutat | Bera | IB3 | «Fantasmes de la vella escola» atala |
2020 | Veneno | Liburuzaina | Atresplayer Premium | «Los tres entierros de Cristina Ortiz» atala |
2021 | Una Navidad con Samantha Hudson | Samantha Hudson | Atresplayer Premium | Telefilm |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Samantha Hudson, el 'terrorista queer' adolescente que se enfrentó a HazteOir» El Confidencial 2018-07-26.
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez, Héctor Llanos. (2021-08-19). «Escuchar Netflix, MUBI o Amazon Prime Video: las plataformas apuestan por el podcast» El País.
Kanpo estekak
- Datuak: Q105622678
- Multimedia: Samantha Hudson / Q105622678