C-2 linea |
|
Sagrada Familia Euskal Herriko Bizkaiko tren geraleku bat da, Ortuella udalerrian kokatuta dagoena, zehazki, Euskaldun Berria plaza inguruan dagoen etxebizitza-eraikinaren atzeko aldean.
Geralekua 1933ko uztailaren 16an ireki zen.
Egoera
Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
Sarbideak
- Bilbo hiribidea
- Meatzari hiribidea
Irisgarritasuna
Nahiz eta sarbide erabilgarririk izan, nasa eta trenaren arteko tartea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu» eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea».[2]
Irisgarritasuna |
Lekua | Sarbidea | Egoera |
Geltokia | Bilbo hiribidea | |
Meatzari hiribidea | |
Nasak | 1. trenbidea | |
Trenak | 1. trenbidea | |
Historia
Geralekua 1933ko uztailaren 16an inauguratu zen, Bilbo-Muskiz burdinbide Barakaldotik Muskizera tartea irekitzearekin batera.[3][4]
2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]
Geralekua
Geralekuak trenbide eta nasa bakarra du, eta markesinaz hornituta dago.
Zerbitzuak
Erreferentziak
- ↑ EuroFerroviarios. «Sagrada Familia (geralekua)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Urioste. (Noiz kontsultatua: 2018-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Trianoko burdinbidea» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Bilbotik Portugalete eta Muskizera» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
- ↑ Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- ADIF enpresako web gunea
- RENFE enpresako web gunea