Sabina arrunt
Sabina arrunt | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Pinopsida |
Ordena | Pinales |
Familia | Cupressaceae |
Generoa | Juniperus |
Espeziea | Juniperus sabina A. |
Sabina arrunta edo miter arrunta (Juniperus sabina) Cupressaceae familiako espezie baten izen arrunta da. 2 m inguru luze egiten da, gehienera 4 m. Ezkata itxurako hostoa izaten du, iraunkorra eta kolorez berde iluna. Lore arra eta emea oin banatan edo oin berean izan ditzake; menoikoak edo dioikoak izan daitezke. Fruitua poxpolinaren antzeko biribila eta kolorez berde moreantza izaten du. Herri sendagintzan haurra galarazteko erabili izan da. Eritasun nahiko larriak eragin ditzake, digestio hodietako odol-galtzeak, esate baterako. Leku lehor, egutera eta harritsuetan hazten da.
Erdialdeko eta hegoaldeko Europa eta mendebaldeko eta erdialdeko Asiako mendietan hazten da. Bi aldaera ditu,[1] botaniko batzuen ustetan espezie bereiziak direnak:[2]
- Juniperus sabina var. sabina.
- Juniperus sabina var. davurica.
Hibrido bat sortzen da Juniperus chinensis-arekin bilduta, Juniperus × pfitzeriana izenarekin ezagutzen dena. Era naturalean jaiotzen da Txinako iparmendebaldean, eta oso arrunta da planta apaingarri moduan. Handia da, 3–6 m luze izan daiteke.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-9-17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q148630
- Multimedia: Juniperus sabina / Q148630
- Espezieak: Juniperus sabina
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |