Sabin Zubiri
Sabin Zubiri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1922 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 2008ko maiatzaren 17a (85/86 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua eta politikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Eusko Alkartasuna |
Sabin Zubiri Sanchez (Begoña, Bilbo, 1922 – 2008ko maiatzaren 19a)[1] euskal enpresaburu eta politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen. EAJrekin lotura zuen familia batekoa zen.
1950eko hamarkadan Bilboko giro katolikoetan bere gizarte eta kultur jarduerei ekin zien. Ondorioz, maiz atxilotua izan zen. Bere izena hiri honetako lehenbiziko ikastolari ere lotua dagoelarik. 1960ko hamarkadan EAJko kide aktiboa izan zen, 1964ko Gernikako Aberri Eguneko hainbat ekintzetan parte hartu zuen. Juan Ajuriagerrak Bizkai Buru Batzarrean jarri zuen, EAJn 1969an burututako berrantolaketan, eta ondoren urteetan kargu horretan mantendu zelarik.
1970eko hamarkadan berrosaketa abertzalearen bultzatzaileetako bat izan zen, Mikel Isasi eta Federico Bergaretxe, Luis Maria Retolaza, Primitivo Abad eta Ajuriagerrarekin batera 1974ko Jesus Maria Leizaola Lehendakariaren Gernikarako itzulera klandestinoaren antolatzaileetako bat izan zelarik. Ekintza hauek hainbat atxiloketa suposatu zioten, espainiar ultraeskuinak Bilboko bere dendetako bat lehergailuz suntsitu zuelarik. Bestalde, urte haietan eremu katolikoan jarduera handia izan zuen El Ciervo aldizkariari loturik. 1977an 40 urteko klandestinitatearen ostean EAJko Bizkai Buru Batzarreko kide hautatu zuten, nagusiki alderdiaren ekonomiaz arduratuko zen gero. Kargu honetan zegoela Trantsizio Garaiko EAJren lehenbiziko krisi handia bizi izan zuen: 1979ko Bermeoko sabindar eszisioa.
1980an Deia egunkaria eta Muga aldizkaria argitaratzen zituen Iparragirre argitaletxeko administrazio kontseiluan sartu zen.[1] Bere agintean, lehenbiziko aldiz euskal egunkari bat asteko zazpi egunez etenik gabe argitaratu zen. Carlos Garaikoetxearen adiskide mina zen.1984an Bizkai Buru Batzarrerako bere hautagaitza aurkeztu zuen, Mitxel Unzueta abokatua eta Jesus Insausti "Uzturre" sindikalistarekin lehiatuz. Galtzaile atera eta handik bi urtetara EAJko krisi larria jazo zenean, alderdia laga eta Eusko Alkartasunako kide egin zen. Garai horretan bizi laburreko Gaur Express egunkariaren sortzaileetako bat izan zelarik.
2008ko maiatzaren 19an zendu zen.
Sariak eta aitortzak
- 2015: Lauaxeta saria eman zion Bizkaiko Foru Aldundiak Joseba Arrieta Txertudi, Josu Meabe Mintegi, Josune Zearra emaztearekin batera irakaskuntza-munduan aitzindaria izateagatik.[2][3]
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) Iturriotz, Alazne. (1997-06-29). «Deia eta Egin. Atzera begira, etorkizuna ilusioz» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria) (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
- ↑ Euskara, Kultura eta Kirol Saila. (2015-12-02). «BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIAK ETA EUSKARA ETA KULTURA DIPUTATUAK LAUAXETA 2015 SARIAK EMAN DITUZTE - Komunikazioa - Bizkaia.eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Eguskiza, L.. (2015-12-03). «Meabe, Arrieta, Zubiri y Zearra, pioneros en el ámbito de la enseñanza» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Sabin Zubiriren biografia irakurgai. Auñamendi Entziklopedia. Euskomedia.eus
- i
- e
- a
1906-1908 Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo, Vicente Larrinaga eta Eduardo Arriagak osaturiko zuzendaritza batzordea
1908-1916: Luis Arana Goiri
- Banaketa (1916-1930):
- Euzko JEL-Batza: 1916-1917: Ramon Bikuña • 1917-1920: Gorgonio Renteria • 1920-1930: Ignacio Rotaetxe
- Aberri: 1922-1930: Luis Arana Goiri (ohorezko presidentea) • 1921-1923: Manuel Egileor • 1923-1928: Alipio Larrauri • 1928-1930: Zeferino Jemein
- Berrelkartzea (1930)
- 1930-1932: Ramon Bikuña • 1932-1933: Luis Arana Goiri • 1933-1934: Jesus Doxandabaratz • 1934-1935: Ixaka Lopez Mendizabal • 1935-1951: Doroteo Ziaurritz • 1951-1957: Juan Ajuriagerra • 1957-1962: Jose Agerre • 1962-1971: Joseba Rezola, Jesus Solaun eta Ignacio Untzetak osaturiko zuzendaritza batzordea • 1971-1975: Mikel Isasi • 1975-1977: Ignacio Untzeta • 1977-1980: Carlos Garaikoetxea • 1980-1984: Xabier Arzalluz • 1984-1985: Roman Sudupe • 1985-1987: Jesus Insausti "Uzturre" • 1987-2004 Xabier Arzalluz • 2004-2007 Josu Jon Imaz • 2007-2012 Iñigo Urkullu • 2013-gaur egun Andoni Ortuzar
Eli Gallastegi "Gudari" • Manuel de la Sota "Txanka" • Manuel Egileor "Ikasle" • Elbira Zipitria • Karmele Errazti • Polixene Trabudua • Manuel Irujo • Jose Antonio Agirre • Telesforo Monzón • Juan Ajuriagerra
Joseba Rezola • Jesus Galindez • Joseba Elosegi • Jesus Insausti "Uzturre" • Jesus Maria Leizaola • Sabin Zubiri
Carlos Garaikoetxea • Xabier Arzalluz • Ramon Labaien • Jose Antonio Ardanza • Iñaki Anasagasti • Juan Mari Atutxa • Jose Angel Cuerda • Iñaki Azkuna • Mari Karmen Garmendia • Juan Jose Ibarretxe • Idoia Zenarrutzabeitia • Joseba Egibar • Miren Azkarate • Josu Jon Imaz • Iñigo Urkullu • Josu Erkoreka • Bakartxo Tejeria • Andoni Ortuzar • Imanol Pradales
- Datuak: Q12266736
- Multimedia: Sabin Zubiri Sanchez / Q12266736