Saïd Aouita

Saïd Aouita

Bizitza
JaiotzaKenitra, 1959ko azaroaren 2a (64 urte)
Herrialdea Maroko
BizilekuaMiami
Lehen hizkuntzaarabiera
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Maghrebi Arabic (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakiraupen-lasterkaria, distantzia erdiko korrikalaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 1.500 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua58 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak
ikusi
  • Bislett medal  (1985)

IAAF: 14344010 Olympic.org: said-aouita Edit the value on Wikidata


Saïd Aouita (arabieraz: سعيد عويطة‎; Kenitra, Gharb-Chrarda-Beni Hssen, Maroko, 1959ko azaroaren 2a -) atleta ohi marokoarra da, hainbat garaipen eta munduko marka laga dituena, ertaineko distantzietan batez ere.

Biografia

Bere aurretik mundu mailako iraupeneko lasterkari afrikar eta magrebtarrik izan bazen ere, Said Aouitak iraupen erdiko lasterketara hedatu zuen afrikarren nagusitasuna, bera izan baitzen horretan errege 1980ko hamarkadan, atleta britainiarrei aurrea hartuta.

Honako mundu errekor hauek izan zituen: 1.500 metrokoa (1985), 2.000 metrokoa (1987), bi miliakoa (1987) eta 3.000 metrokoa (1989).

Bere garaipenetan nabarmentzekoak dira 5.000 metroko 1984ko olinpiar titulua eta 1987ko mundukoa, eta pista estaliko 3.000 metroko 1989ko munduko titulua.

1.500 metrokoan berriz brontzezko domina besterik ez zuen irabazi 1983ko Munduko txapelketan, 1985-1991 bitartean 1.500eko eta miliako 39 lasterketa irabazi baldin bazituen ere jarraian.

1979-1989 bitartean korritu zituen 5.000 metroko lasterketa guztiak irabazi zituen[1].

1985-1987 bitartean 44 lasterketa irabazi zituen jarraian, distantzia guztietan.

Erretiratu zenerako izan diren lau marka onenetatik bi eskuratuak zituen 1.500 metrotan, hiru marka onenetatik bi miliakoan, bederatzietatik bost 3.000 metrotan eta hamabietatik sei 5.000 metrotan.

Ez zuen Bartzelonako Olinpiar Jokoetan parte hartzerik izan, min hartuta zegoelako, eta betiko utzi zuen atletismoa[1].

Palmares hautatua

Said Aouitaren irudia Azerbaiango 1996ko zigilu batean.
Palmaresa
Olinpiar Jokoak
Urrea 1984ko Udako Olinpiar Jokoak (Los Angeles) 5.000 metroko lasterketa
Brontzea 1988ko Udako Olinpiar Jokoak (Seul) 800 metroko lasterketa
Munduko Atletismo Txapelketak
Urrea 1987 (Erroma) 5.000 metroko lasterketa
Brontzea 1983 (Helsinki) 1.500 metroko lasterketa

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b Aouita, Said Mcnbiografias.com

Kanpo loturak

  • (Ingelesez) Saïd Aouita Sports-reference.com


  • i
  • e
  • a
5.000 metroko lasterketako gizonezko olinpiar txapeldunak
  • 1912: Hannes Kolehmainen (FIN)
  • 1920: Joseph Guillemot (FRA)
  • 1924: Paavo Nurmi (FIN)
  • 1928: Ville Ritola (FIN)
  • 1932: Lauri Lehtinen (FIN)
  • 1936: Gunnar Höckert (FIN)
  • 1948: Gaston Reiff (BEL)
  • 1952: Emil Zátopek (TCH)
  • 1956: Vladimir Kuts (URS)
  • 1960: Murray Halberg (NZL)
  • 1964: Bob Schul (AEB)
  • 1968: Mohammed Gammoudi (TUN)
  • 1972, 1976: Lasse Virén (FIN)
  • 1980: Miruts Yifter (ETH)
  • 1984: Saïd Aouita (MAR)
  • 1988: John Ngugi (KEN)
  • 1992: Dieter Baumann (DEU)
  • 1996: Vénuste Niyongabo (BDI)
  • 2000: Million Wolde (ETH)
  • 2004: Hicham El Guerrouj (MAR)
  • 2008: Kenenisa Bekele (ETH)
  • 2012, 2016: Mo Farah (GBR)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q311364
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00374/eu_a_3749/a3749
  • Kirolariak
  • COI: said-aouita
  • IAAF: 14344010
  • Wd Datuak: Q311364