Rugby Pro D2
Rugby Pro D2 | |
---|---|
Antolatzailea | Ligue Nationale de Rugby |
Sorrera | 2000 |
Eremua | Frantzia |
Taldeak | 16 |
Maila | 2 |
Igoera | Top 14 |
Jaitsiera | Nationale |
Garaipen gehien | Lyon (3) |
Txapelduna | Vannes (2023-24) |
Webgunea | www.lnr.fr |
Rugby Pro D2 Frantziako errugbi txapelketaren bigarren maila da, Top 14 Ligaren azpian dagoena. 2000 urtean abiatu zen.
Egitura
Frantziako 16 taldek hartzen dute parte txapelketa honetan eta 30 partida jokatzen dituzte elkarren artean. Pro D2 ligako txapeldunak zuzenean lortzen du igoera eta 2 eta 5. postuen artean daudenek igotzeko bigarren postu baten bila play-offak jokatzen dituzte. Azken bi taldeek maila galdu eta Fédérale 1 (3. maila) liga amateurrera jeisten dira.
2017-18 denboraldian aldaketa izan zen. Ordutik aurrera lehenengo sei sailkatuek garaipenerako play-offak jokatzen dituzte. Irabazleak Top 14-rako igoera lortzen du eta finalistak play-offa jokatzen du Top-14ko azken aurrekoarekin.
Palmaresa
Urtea | Txapelduna | Play-off irabazlea | Euskaldunak |
---|---|---|---|
2000-01 | Montauban | - | ? |
2001-02 | Stade montois | Grenoble | 9. Aviron Bayonnais |
2002-03 | Montpellier | Brive | 6. Aviron Bayonnais |
2003-04 | Auch | Aviron Bayonnais | 2. Aviron Bayonnais |
2004-05 | Toulon | - | - |
2005-06 | Stade montois | Albi | - |
2006-07 | Auch | Dax | - |
2007-08 | Toulon | Stade montois | - |
2008-09 | Racing 92 | Albi | - |
2009-10 | Agen | Stade Rochelais | - |
2010-11 | Lyon | Bordeaux Bègles | - |
2011-12 | Grenoble | Stade montois | - |
2012-13 | Oyonnax | Brive | - |
2013-14 | Lyon | Stade Rochelais | - |
2014-15 | Pabe | Agen | 7. Biarritz Olympique |
2015-16 | Lyon | Aviron Bayonnais | 2. Aviron Bayonnais, 8. Biarritz Olympique |
2016-17 | Oyonnax | Agen | 5. Biarritz Olympique |
Urtea | Txapelduna | Finalista | Euskaldunak (fase erregularrean) |
2017-18 | Perpignan | Grenoble | 6. Biarritz Olympique, 8. Aviron Bayonnais |
2018-19 | Aviron Bayonnais [1] | CA Brive | 3. Aviron Bayonnais, 8. Biarritz Olympique |
2019-20¹ | txapeldunik ez[2] | ||
2020-21 | Perpignan | Biarritz Olympique [3] | 3. Biarritz Olympique |
2021-22 | Aviron Bayonnais [4] | Stade montois | 2. Aviron Bayonnais |
2022-23 | Oyonnax | Grenoble | 11. Biarritz Olympique |
2023-24 | Vannes | Grenoble | 14. Biarritz Olympique |
- ¹ COVID-19 pandemiaren eraginez txapelketa bertan behera gelditu zen. Ez zen txapeldunik izendatu eta ez zen jeitsiera eta igoerarik izan.
Euskal taldeak 2024-25 denboraldian
Taldea | Estadioa | Entrenatzaileak |
---|---|---|
Biarritz Olympique | Agilera kiroldegia | Matthew Clarkin |
Erreferentziak
- ↑ (Frantsesez) «CHAMPIONS DE PROD2 !» Aviron Bayonnais Rugby Pro (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Revista22. (2020-04-03). «Francia blinda el Top 14 y ProD2: sin ascensos ni descensos, mantiene a los 30 clubes» Veintidós (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).
- ↑ «Biarritz Olympique Top14ra igo da maila galdu duen Baionaren kontura» EITB 2021-06-12 (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
- ↑ Berria. «Baiona Top14ra itzuli da» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
Kanpo estekak
- Datuak: Q5904
- Multimedia: Pro D2 / Q5904