Rhona Ottolina

Rhona Ottolina

Venezuelako diputatua

Bizitza
JaiotzaMiami, 1954
Herrialdea Venezuela
Heriotza2017ko ekainaren 30a (62/63 urte)
Heriotza modua: urdaileko minbizia
Familia
AitaRenny Ottolina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Rhona Carolina Ottolina Lozada (Miami, 1954 – ibidem, 2017ko ekainaren 30a) venezuelar politikaria izan zen.

Bizitza

Renny Ottolina telebista aurkezlearen alaba zen[1]. 1969ko azaroaren 20an Rhona eta bere ahizpa, Rina, bahitu zituzten Caracasen, herrialdean oihartzun handia eraginez. Gutxi gorabehera hamabi ordu iraun zuen bahiketak, eta Renny Ottolinak bere familia aldi baterako Estatu Batuetan biziko zela erabaki zuen[2].

1974an, bizkarrezur-muina zauritu zuen erdi hutsik zegoen igerileku batera tranpolinetik jauztean, eta gurpil-aulkia erabili zuen bizitza osoan[3][4][5].

Rhonak Fórmula 1 alderdia sortu zuen (Osotasun Nazionaleko Mugimendua-Batasuna alderdia zatitu ostean) eta Venezuelako Errepublikako Biltzarreko kide izan zen 1988 eta 1993 artean. Geroago 1993ko presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, non Rafael Caldera hautatu zuten[3][4][5].

2017ko apirilean, urdaileko minbiziagatik ebakuntza egin zioten Miamin. Ekainaren 30ean hil zen minbiziaren ondorioz[5].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Murió Rhona Ottolina, hija del recordado animador Renny Ottolina» El Estímulo 2017-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Estampas - 50 Aniversario - 1974» Revista Estampas (Noiz kontsultatua: 2016-12-21).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Falleció Rhona Ottolina a sus 63 años de edad» EV Houston 2017-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Falleció a sus 63 años la hija de Renny Ottolina» NotiTotal 2017-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  5. a b c (Gaztelaniaz) «Murió Rhona Ottolina, hija del animador y político Renny Ottolina» El Cooperante 2017-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q106171678
  • Wd Datuak: Q106171678