Remington Steele
Remington Steele | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Robert Butler (en) eta Michael Gleason (en) |
Izenburua | Remington Steele |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 5 |
Atalak | 94 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | polizia-telesaila eta umorezko telesaila |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Antzezlea(k) | |
Stephanie Zimbalist Pierce Brosnan Doris Roberts | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | NBC |
Hasiera-data | 1982ko urriaren 1a |
Amaiera-data | 1987ko otsailaren 17a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Remington Steele AEBtako detektibe telesail bat da. 1982ko urriaren 1tik 1987ko apirilaren 7ra NBC katean aireratu zen. Stephanie Zimbalist, Pierce Brosnan eta Doris Roberts aktoreek antzeztu zuten. Euskal Herrian 1990eko hamarkadan ETB2 kateak gaztelaniaz aireratu zuen.
Telesaila honek Pierce Brosnan irlandar aktorea mundu mailan ospetsu bilakatu zuen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Laura Holt (Stephanie Zimbalist) bere detektibe agentziaren nagusia den emakume gazte eta eder bat da, baina emakumea izateak ez dio bezeroak lortzeko mesederik egiten. Egoera hau aldatzeko asmoz fikziozko Remington Steele (hura ere detektibea) izeneko gizonezko nagusi bat asmatzea erabakiko du. Aldaketa honek ustekabeko arrakasta izango du, detektibe agentzia ospetsua bilakatuz. Une horretantxe agentziara gizon ezezagun bat iritsi (Pierce Brosnan) eta Remington Steelen papera antzeztuko du.
aktoreak
- Remington Steele - Pierce Brosnan.
- Laura Holt - Stephanie Zimbalist
- Mildred Krebs (bigarren denboraldia) - Doris Roberts
- Bernice Fox - Janet DeMay
- Murphy Michaels - James Read
- Tony Roselli - Jack Scalia
Kanpo estekak
- Remington Steele telesailaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Remington Steele telesailaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q676371
- Multimedia: Remington Steele / Q676371