Ramón Rubial

Ramón Rubial

(1983)
Irudi gehiago
12. PSOE-ko Presidentea

1979 - 1999
← Ramón Rubial - Manuel Chaves →

1. Eusko Kontseilu Nagusiko lehendakaria

1978ko urtarrilaren 4a - 1979ko ekaina
← baliorik ez - Carlos Garaikoetxea →

Espainiako senataria

1977ko ekainaren 15a - 1999ko maiatzaren 25a
Barrutia: Bizkaia
11. PSOE-ko Presidentea

1976 - 1979
← Ramón Rubial - Ramón Rubial →
10. PSOE-ko Presidentea

1967 - 1970
Pascual Tomás (en) Itzuli - Ramón Rubial →
Bizitza
JaiotzaErandio, 1906ko urriaren 28a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1999ko maiatzaren 24a (92 urte)
Hobiratze lekuaBilbo
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Seme-alabak
Familia
ikusi
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, sindikalista eta metalurgiako langilea
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaUnión General de Trabajadores
PSE-EE
Euskadiko Alderdi Sozialista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Ramón Rubial Cavia (Erandio, Bizkaia, 1906ko urriaren 28a - Bilbo, 1999ko maiatzaren 24a) metalurgiaren langilea eta politikari sozialista garrantzitsua izan zen.

1978tik 1979ra, Eusko Kontseilu Nagusiaren kideek, euren artean adostuta, erakunde horretako presidente hautatu zuten, 1980ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin eta Eusko Jaurlaritzaren osaketa eta Jesus Maria Leizaolaren ondorengo lehendakaria bozkatuko ziren aldi baterako neurri gisa, hain zuzen ere, hauteskunde horien emaitzen ondorioz, Eusko Kontseilu Nagusiko presidente karguan ordezkatu zuen Carlos Garaikoetxea nafar politikaria lehendakaria izendatu zen.

Biografia

1920an UGT sindikatuan militatzen hasi zen eta 1922an PSOEn izena eman zuen. Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zen, errepublikaren alde, eta 1937an atxilotu eta 30 urteko kartzelaldia ezarri zioten. Hasiera batean, denbora batez Donostiako Ondarretako espetxean giltzapetuta egon zen.

1944an ihes egiten ahalegindu zen, baina harrapatu eta Melitón Manzanasek basaki torturatu zuen.[1] 1956ko abuztuaren 23an askatu zuten eta klandestinitatean lan egiteari ekin zion. Alderdi sozialistaren presidentea izan zen 1976tik 1999an hil arte. 1977an Bizkaiko senatari bihurtu zen eta 1978tik 1979ra Eusko Kontseilu Nagusiaren Presidentea (lehendakariaren baliokidea).

Gaur egun, Txurdinagan PSE-EEk daukan egoitzak haren izena du. Halaber, Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldean, itsasadarraren pasealekuan, haren omenezko estatua dago.

Eider Gardiazabal PSOEko politikaria eta europar legebiltzarkidea haren iloba da.[2]

Toki izenak

Bilbon bizi izan tokitik gertu, bere irudi bat jarri du udalak, eta Abandoibarreko kaleetako bati bere izena ipini zaio. Oro har Espainiako hainbat herrik Ramón Rubial gogoratzen dute zenbait ekintzen bitartez:

Erreferentziak

  1. https://elpais.com/diario/2001/01/28/domingo/980653598_850215.html
  2. MEP profile: Eider GARDIAZÁBAL RUBIAL

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • Ramon Rubial Fundazioa
  • Ramon Rubial eta beste lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren gunean
Iñigo UrkulluPatxi LópezJuan Jose IbarretxeJose Antonio ArdanzaCarlos GaraikoetxeaRamon RubialJesus Maria LeizaolaJose Antonio Agirre


Lehen Eusko Kontseilu Nagusia

Ramón Rubial (Lehendakaritza)
Juan Maria Bandrés (Garraioa eta Komunikabideak) • Carlos Santamaria (Hezkuntza) • Andoni Monforte (Osasuna eta Gizarte Segurantza) • Mikel Isasi (Industria, Merkataritza eta Arrantza) • Juan Maria Ollora (Ekonomia eta Ogasuna) • Juan Ajuriagerra (Lurralde Antolaketa, Hirigintza y Ingurumena) • Juan Iglesias (Lana) • José Antonio Maturana (Kultura) • José Antonio Agiriano (Justizia) • José María Benegas (Herrizaingoa) • Pedro Morales (Nekazaritza) • Jesús María Viana (Herri Lanak eta Etxebizitza) • Juan Etxebarria (Karterarik gabe)

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2608777
  • Commonscat Multimedia: Ramón Rubial / Q2608777

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 255729002
  • ISNI: 0000000378010893
  • LCCN: n2012053157
  • SUDOC: 165777001
  • UB: a1063510
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 122227
  • Lur: 05167/eu_r_1048/r1048
  • DBSE: url
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q2608777
  • Commonscat Multimedia: Ramón Rubial / Q2608777