RNA erribosomiko

Thermus thermophilus prokarioto baten RNA erribosomiko baten azpi-unitate txikia. Laranjaz, RNA bera; urdinez, atxikitako proteinak.

RNA erribosomiko edo rRNA RNA ez-kodifikagarria mota bat da, erribosomen osagai nagusia, zelula guztientzako oinarrizkoa. rRNA erribosometan proteinen sintesia egiten duen erribozima bat da. RNA erribosomikoa DNA erribosomikotik (rDNA) transkribatzen da eta, ondoren, erribosomako proteinatara atxikitzen da erribosomaren azpi-unitate txikiak eta handiak sortzeko. rRNA da erribosomek duten faktore fisiko eta mekanikoa transferentziako RNA (tRNA) eta RNA mezularia (mRNA) derrigortzeko azkena proteinetan itzultzea[1]. RNA erribosomikoa da zelula gehienetan dagoen RNA mota nagusia; zelularen RNAren %80 inguru osatzen du, nahiz eta inoiz ez den proteinetan itzultzen. Erribosomen %60 inguru rRNA da, eta beste %40 erribosomako proteinak, nahiz eta prokariotoetan eta eukariotoetan aldeak dauden proportzio horretan[2].

Erreferentziak

  1. (Alemanez) Berk, Arnold; Baltimore, David; Lodish, Harvey; Darnell, James; Matsudaira, Paul; Zipursky, S. Lawrence. (2013-03-12). «Molekulare Zellbiologie» Molekulare Zellbiologie (De Gruyter)  doi:10.1515/9783110810578. ISBN 978-3-11-081057-8. (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  2. (Ingelesez) «Ribosome | Definition, Function, Formation, Role, Importance, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2024-08-24 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q215980
  • Commonscat Multimedia: Ribosomal RNA / Q215980

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D012335
  • Kimikako identifikadoreak
  • ChEBI: 18111
  • KEGG: C00240
  • Wd Datuak: Q215980
  • Commonscat Multimedia: Ribosomal RNA / Q215980