Qin Haiyang

Qin Haiyang
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaZhuzhou, 1999ko maiatzaren 17a (25 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Parte-hartzailea
  • swimming at the 2020 Summer Olympics – men's 200 metre individual medley (en) Itzuli (27.)

Qin Haiyang (txinera sinplifikatuz: 覃海洋, Zhuzhou, 1999ko maiatzaren 17a) igerilari txinatarra da. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan bi domina lortu zituen taldekako probatan, urrezkoa bata eta zilarrezkoa bestea[1]. Bular-igeriketan espezialista da eta medleyan ere aritzen da.

Kirol ibilbidea

2018an hasi zen nazioartean lehiatzen. Asiako Jokoetan 4x100 m medley errelebotan txapelduna izan zen eta Munduko txapelketan 200 m bularrean zilarrezko domina eskuratu zuen.

Tokioko Olinpiar Jokoetan 200 metro bular proban lehenengo gelsitu zen finalaurrekoan baina akatsa egin zuen probako biribilketa batean eta deskalifikatu egin zuten[2]. Horren ondoren Cui Dengrong entrenatzailearekin hasi zen lanean, Zhang Yufei txapeldun olinpikoaren entrenatzailearekin hain zuzen ere, eta aurrerapen handia egin zuen. 2022ko Asiako jokoetan urrezko bost domina eta zilarrezko bat lortu zituen[3] eta 2023ko Munduko txapelketan urrezko lau eta zilarrezko bat. Historiako lehenengo igerilaria izan zen bular-igeriketako hiru probatan txapelketa irabazten, Asiako errekorrak egin zituen gainera eta 200 metrotako proban munduko errekor berria ere bai, 2:05.48[4]

Parisko Olinpiar Jokoetan 100 metro bular-igeriketako finalean sartu zen baina zazpigarren egin zuen. Ondoren medley errelebotan Txinako taldearekin urrezko domina irabazi zuen eta medley mistoan zilarrezkoa.[1]

Udako Olinpiar Jokoak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris  Frantzia 01 !1. postua, urrezko domina 4x100 m medley
2024 Paris  Frantzia 02 !2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m medley mistoa
Munduko Txapelketa (Igerileku luzea)
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Fukuoka  Japonia 01 !1. postua, urrezko domina 50 m bularra
2023 Fukuoka  Japonia 01 !1. postua, urrezko domina 100 m bularra
2023 Fukuoka  Japonia 01 !1. postua, urrezko domina 200 m bularra
2023 Fukuoka  Japonia 01 !1. postua, urrezko domina 4x100 m medley mistoa
2023 Fukuoka  Japonia 02 !2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m medley
Munduko Txapelketa (Igerileku laburra)
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Hangzhou  Txina 02 !2. lekua, zilarrezko domina 200 m bularra
2022 Melbourne  Australia 03 !3. postua, brontzezko domina 200 m bularra
Asiako Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Jakarta  Indonesia 01 !1. postua, urrezko domina 4x100 m medley
2018 Jakarta  Indonesia 03 !3. postua, brontzezko domina 200 m bularra
2018 Jakarta  Indonesia 03 !3. postua, brontzezko domina 200 m medley
2022 Hangzhou  Txina 01 !1. postua, urrezko domina 50 m bularra
2022 Hangzhou  Txina 01 !1. postua, urrezko domina 100 m bularra
2022 Hangzhou  Txina 01 !1. postua, urrezko domina 200 m bularra
2022 Hangzhou  Txina 01 !1. postua, urrezko domina 4x100 m medley
2022 Hangzhou  Txina 01 !1. postua, urrezko domina 4x100 m medley mistoa
2022 Hangzhou  Txina 02 !2. lekua, zilarrezko domina 200 m medley

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) «Haiyang QIN | Results | World Aquatics Official» World Aquatics (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  2. (Ingelesez) Correspondent, David LeeSports. (2023-09-23). «China’s breaststroke world champion Qin Haiyang and Co out to make an Asiad splash» The Straits Times ISSN 0585-3923. (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  3. (Ingelesez) Presse, AFP-Agence France. «China Smash Asian Record To Win 4x100m Medley Relay Gold» www.barrons.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  4. (Ingelesez) «China's Qin sets world record in 200 breaststroke» ESPN.com 2023-07-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q60162316
  • Commonscat Multimedia: Qin Haiyang / Q60162316

  • Wd Datuak: Q60162316
  • Commonscat Multimedia: Qin Haiyang / Q60162316