Qasr al-Hosn
Qasr al-Hosn | |
---|---|
قصر الحصن | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Arabiar Emirerri Batuak |
Arabiar Emirerri Batuetako emirerri | Abu Dhabi |
Hiria | Abu Dhabi |
Koordenatuak | 24°28′57″N 54°21′17″E / 24.4824°N 54.3548°E / 24.4824; 54.3548 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1761 |
Inaugurazioa | 2018ko abendua |
Webgune ofiziala | |
Qasr al-Hosn (arabieraz: قصر الحصن, Qaṣr Al-Huṣn, euskaraz: «jauregi gotortua») Abu Dhabi hiriko harrizko eraikinik zaharrena da. Mohammed Al Bastakik diseinatu[1] eta 1761ean eraiki zuten. Egun Abu Dabiko Kultur Elkarteak kudeatzen du.[2]
Historia
Qasr al-Hosn, Gotorleku Zuria edo Gotorleku Zaharra bezala ere ezaguna,[3] 1761ean eraiki zuten zaintza-dorre gisa, eremuko itsas ibilbide gero eta handiagoak zaintzeko eta Abu Dhabi uharteko ur gezako putzu bakarra defendatzeko. Egitura geroago handitu zuten: 1793an garai hartan agintean zegoen Shakhbut bin Dhiyab Al Nahyan gotorleku txiki baten tamainara iritsi arte, eta xekearen egoitza iraunkor bihurtu zen. Dorreak gaur egun duen forma hartu zuen, 1930eko hamarkadaren amaieran zabalkuntza garrantzitsu bat egin ondoren, hiriburuan lehen petrolio-kontsezioa ematearen ondorioz jasotako diru-sarreren laguntzarekin.[4] Emirraren jauregia izaten jarraitu zuen (hortik datorkio egungo izena) eta gobernuaren egoitza 1966ra arte. Geroago, 1976-1983 bitartean egindako berritze batzuetan, eta jatorrizko kolorea ez bazen ere, gotorlekua zuriz margotu zuten.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q7267042
- Multimedia: Qasr al-Hosn / Q7267042
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |