Propylea quatuordecimpunctata

Propylea quatuordecimpunctata
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCoccinellidae
GeneroaPropylea
Espeziea Propylea quatuordecimpunctata
Linnaeus, 1758

Propylea quatuordecimpunctata marigorringoen (Coccinellidae) familiako kakalardo espezie bat da. Europan, Asian eta Afrika iparraldean zabaldurik dago eta Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].

Etimologia

Espeziearen quatuordecimpunctata izenak "14 puntu" dituela adierazten du.

Deskribapena

Marigorringo espezie hau oso txikia da, 3,5-4,5 mm artean neurtzen baitu. Kolore eta patroi barietate handia du, ehun eredutatik gora, hori-beltza edo laranja apal-beltza izan ohi da normalean, inoiz gorri-beltza ere bai. 14 puntu beltz errektangular agertzen ditu. Puntuak elkartuta daudenez orban handiagoak osatzen dituzte, elitroen arteko lotunean bereziki, eta aingura baten itxura hartu ohi du. Pronotoan zortzi puntu beltz izaten ditu. Hankak horixkak edo marroixkak izaten dira.[2]

Beldarra luzea eta segmentatua da. Kolore marroi-beltza izaten du eta orban horixka ugari. Alboetan puntu zurien lerroak ditu. Isatsaren muturra puntaduna da.[2]

Habitata eta elikadura

Barietate laranjadun marigorringoa mugimenduan.

Denetariko habitatetan aurkitzen da, basoetan, zelaietan, hirietako parketan, goroldiotan, usteldutako landaretan, lautada alubialetan... Marigorringoen ohi duten eran, hau ere landare-zorrietaz elikatzen da nagusiki, horregatik izurrien kontrol biologikorako espezie egokia da.[3]

Bizi zikloa

Eme bakoitzak 400 arrautza inguru jartzen ditu 4-15eko multzotan landare kimuetan edo hostoen azpian. Handik jaiotzen diren beldarrek garapen azkarra dute, aste pare batean heldu bihurtzen dira, baina hilkortasun-tasa ere handia izan ohi dute. Helduak bi urtez bizi dira.[4]

Iruditegia

  • Barietate horia.
    Barietate horia.
  • Barietate iluna.
    Barietate iluna.
  • Barietate apala.
    Barietate apala.
  • Barietate laranja.
    Barietate laranja.
  • Helduen kopula.
    Helduen kopula.
  • Beldarra.
    Beldarra.
  • Beldarra.
    Beldarra.

Erreferentziak

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b www.asturnatura.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  3. (Gaztelaniaz) adminEU. Propylea quatuordecimpunctatadepredador de pulgones |. (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  4. (Ingelesez) «Propylea» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1888060
  • Commonscat Multimedia: Propylea quatuordecimpunctata / Q1888060
  • Wikispecies Espezieak: Propylea quatuordecimpunctata

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 729361
  • BioLib: 10851
  • Dyntaxa: 105653
  • EOL: 1175184
  • Fauna Europaea: 230374
  • GBIF: 4452216
  • ITIS: 692579
  • NCBI: 558720
  • Paleobiology Database: 320711
  • Wd Datuak: Q1888060
  • Commonscat Multimedia: Propylea quatuordecimpunctata / Q1888060
  • Wikispecies Espezieak: Propylea quatuordecimpunctata