Principal antzokia

Principal antzokia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′N 2°40′W / 42.84°N 2.67°W / 42.84; -2.67
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa 1918
Inaugurazioa1822

Principal antzokia Gasteizko antzoki nagusia da, hiriko erdialdean dagoena, San Prudentzio kalean zehazki.

Cesáreo Iradier Uriarte arkitekto gasteiztarrak diseinatu zuen, estilo eklektiko neobarrokoan.

Historia

  • 1822tik 1914ra leku berean "Teatro Principal" izenekoa egon zen, beste eraikin batean.
  • 1918an zabaldu zuten gaur egun dagoen antzera, "Nuevo Teatro de Vitoria" izenarekin. Orduko lehen antzezlana "La Corte de Napoleón" izan zen, "Granieri-Marchesi" izeneko konpainiak egindakoa.
  • 1961eko abenduan jatorrizko izena hartu zuen berriro, gaur egun gordetzen duena.
  • 1992an Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak zaharberritu zuten.
  • Arabako Bertsolari Txapelketaren finalak bertan jokatzen dira.

Kanpo estekak

  • Principal antzokiaren web orria, Gasteizko Udalaren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11951081
  • Wd Datuak: Q11951081