Portugaleteko hotela
Gran Hotel Puente Colgante | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Eraikinaren ikuspegia Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Portugalete |
Koordenatuak | 43°19′19″N 3°01′03″W / 43.322057°N 3.017564°W / 43.322057; -3.017564 |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1871 |
Suntsiketa | 1993 |
Berreraikuntza | 2002 |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 12 |
Webgune ofiziala | |
Gran Hotel Puente Colgante udaletxearen eta Bizkaiko Zubiaren artean dagoen Portugaleteko (Bizkaia) hotela da.
Herritarren artean Hotela izen soilaz ezaguna den eraikina 1871an Manuel Calvo Aguirre portugaletetar indianoak eraiki zuen udarako etxebizitza moduan. Neoklasiko eta historizista eraginak zituen luxuzko etxeak kolonial estiloa zuen.[1]
1904an jabea hil zenean, Udalak jarauntsi zuen, kafe-hotel bilakatuta herriko txiroen artean bere mozkinak banatzeko baldintzarekin.
1993an sute batek erabat suntsitu zuen. Lanek zenbait urte iraun zuten 2002an berreraiki eta Gran Hotel Puente Colgante izendatua izan arte.
Erreferentziak
- ↑ Nerbioi itsasadarra Bilbo-Trapagaran-Zierbena-Zanturtzi-Portugalete-Getxo. in: Ihesi: Euskal Herriko gida. Argia.
Kanpo estekak
(Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- Datuak: Q426839
- Multimedia: Gran Hotel Puente Colgante / Q426839
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |