Popocatépetl

Popocatépetl
Datu orokorrak
Garaiera5.452 m
Prominentzia3.020 m
MotaSumendi
Geografia
Map
Koordenatuak19°01′20″N 98°37′40″W / 19.02222°N 98.62778°W / 19.02222; -98.62778
MendikateaZeharkako Sumendi-ardatza
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Mexikoko estatua
Mendizaletasuna
Lehen igoera1289 (egutegi gregorianoa)
Geologia
Material nagusiaAndesita

Popocatépetl (nahuatlezko popoca, "ketzaile" eta tepetl, "mendi") Mexiko erdialdeko sumendi aktiboa da, Morelos, Puebla eta Mexiko estatuen mugan kokatua. Mexikoko bigarren mendi garaiena da, Pico de Orizaba tontorraren atzetik. Iztaccíhuatl-Popocatépetl Parke Nazionalean kokatzen da, Mexiko Hiritik 55 km hego-ekialdera dago[1].

Datu historikoak

1947an erupzio garrantzitsu bat izan zen. 1994ko abenduaren 21ean, sumendiak errautsak eta gasa kanporatu zituen eta inguruko herriak hutsarazi zituzten. 2000ko abenduan, milaka pertsona ebakuatu zituzten bulkanologoek alarma jo zutenean. 2007ko abenduaren 1ean, beste errauts kanporaketa bat egin zuen, 2 km igo zena.

Lehenengo igoera Tekunipa gizataldeak egin zuen 1289an. Lehen espainiar igoera 1519an egin zen, Diego de Ordásek gidatutako espedizioan. Hernán Cortés konkistatzaileak bidali zituen hara, sumendiko krater ertzeko sufrea biltzera, bolbora ekoizteko nahitaezko gai baliagarria.

XVI. mende hasieran, sumendiaren magalean espainiarek monasterio ugari eraiki zituzten, bertako populazioa kristautzeko asmoarekin. Hauetako hamalau Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1994an, "XVI. mende hasierako monasterioak Popocatépetl magalean" izenarekin.

Galeria

  • El Iztaccíhuatl eta Popocatépetl goizargian Mexiko Hiritik ikusita.
    El Iztaccíhuatl eta Popocatépetl goizargian Mexiko Hiritik ikusita.
  • Popocatépetl fumarola (2001ko urtarrilaren 22an).
    Popocatépetl fumarola (2001ko urtarrilaren 22an).
  • Popocatepetl sumendia Cuijingo herritik ikusita (2010).
    Popocatepetl sumendia Cuijingo herritik ikusita (2010).
  • Popocatepetl 1890 - 1930 artean.
    Popocatepetl 1890 - 1930 artean.
  • Sumendia elurtua.
    Sumendia elurtua.

Erreferentziak

  1. El volcán Popocatépetl lanza exhalaciones y cenizas sobre Ciudad de México. .

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Sumendiaren eguneroko jarraipena arriskuak aurreikusteko.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q181157
  • Commonscat Multimedia: Popocatépetl / Q181157

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 236998408
  • LCCN: sh95001509
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q181157
  • Commonscat Multimedia: Popocatépetl / Q181157