Plaiaundiko Parke Ekologikoa

Plaiaundiko Parke Ekologikoa
Motanaturagune babestua
Geografia
Map
Koordenatuak43°21′N 1°47′W / 43.35°N 1.79°W / 43.35; -1.79

Plaiaundiko Parke Ekologikoa Irunen (Gipuzkoa) dagoen Babes Bereziko eremua da, Txingudiko badiaren barruan. Zonaldea 23,4 hektareako eremua da eta bertan 1998. urtetik aurrera berriztapen lanak egiten ari dira. Padurak, aintzirak, haltzadiak, zelaiak eta uharteak ikus daitezke Parke Ekologiko horretan, Plaiaundi habitat-dibertsitate handiko eremua baita, Bidasoko itsasadarraren ondoan. Hegazti migratzaileen babesleku garrantzitsua da. Hegazti askok erabiltzen dute Txingudi urtean birritan beren migrazio-bidean.[1][2][3][4]

Plaiaundiko zonaldeak

Lau zonalde hauek bereizten dira parkean:

  • San Lorentzo itsas aintzira
  • Txoritegi itsas aintzira
  • Itzaberri lohi-hondartza (marearteko hondartza)
  • Ur gezazko bi aintzira

Txingudiko Ekoetxea

Parkearen sarreran dago kokatuta. Paduren interpretazio zentroa da berez baina baita ekitaldi asko egiteko tokia ere. Bisitarientzako informazioa eta gidak eskaintzen dira.[1]

Bidasoa ibaiaren eta Jaizubia errekaren arteko eremuan kokatuta dago. Itsasoaren eta Pirinioetako mendi-hesiaren artean duen kokapen geografikoa dela eta, euskal kostalde osoko gune garrantzitsua da ornitologiarentzat, bere aniztasun eta aberastasun ekologikoagatik. Hegazti migratzaileen fluxua eta horrek padurekin duen harremana erraz ikusi ahal izateko hainbat behatoki eskaintzen ditu parkeak.[1]

Ekoetxeak txingudi badiak urteetan zehar jaso dituen aldaketak erakusten ditu. Mapa maketa handia dauka barruan. Klima-aldaketak ingurunean duen eragina ere azaltzen du hainbat posterrekin..

Eusko Jaurlaritzak beste hiru "ekoetxe" sortu ditu: Ekoetxea Urdaibai, Ekoetxea Meatzaldea-Peñas Negras eta Ekoetxea Azpeitia.[1]

Migrazio-ibilbide bat (mokozabal holandarrarena)

Mokozabal zuria
Map

Mokozabal zuria negua Doñanako erretserba naturalean ematen du, eta uda Herbeheretan. Amsterdametik Doñanara joateko egin behar dituen 2.100 kilometro egiteko (gutxi-gora behera) hamabi egun beharko ditu. Egunero sei bat orduz egiten du hegan, batez beste 50 km/h-ko abiaduran, guztira 300km egin ditzake egun bakar batean. Egun guzti horietan jan eta atseden hartu ahal izateko toki egokiak bilatu beharko ditu bidean. Kasu gehienetan Amsterdametik Doñanarainoko bidea egiteko, hauek izaten dira bidaiako 12 pausalekuak:[5][6]

Amsterdam - Sommeko badia - Senaren badia - Morbihango golkoa - Olonneko padurak - Girondako estuarioa - Arcachongo badia - Txingudi (Urdaibai, Mendixur edo Salburua ere izan daitezke) - Santoñako badia - La Navako aintzira - Villafáfilako Gatzaga - Peña del Aguilako aintzira - Doñana

Parke ekologikoaren arriskuak

Galeria

  • Bidasoko itsasadarra, marea goian
    Bidasoko itsasadarra, marea goian
  • Kopetazuri arrunta
    Kopetazuri arrunta
  • Lertsuna, ahateak...
    Lertsuna, ahateak...
  • Lertxuntxo txikia
    Lertxuntxo txikia
  • Uretako landarea
    Uretako landarea
  • Hegazti-behatoki bat
    Hegazti-behatoki bat
  • Epidalea calamita edo Apo lasterkaria, Plaiaundiko espezie enblematiko bat.
    Epidalea calamita edo Apo lasterkaria, Plaiaundiko espezie enblematiko bat.

Bibliografia

  • Mikel Estonba: Euskal Herriko hezeguneak. Usurbil: Elhuyar, 2002. ISBN:84-95338-31-9.
  • Egile Batzuk: Plaiaundiko Parke Ekologikoa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2000. ISBN 978-84-457-1640-3.

Erreferentziak

  1. a b c d Ekoetxea Txingudi. Eusko Jaurlaritza.
  2. «Ekoetxea Txingudi» www.euskadi.eus 2015-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  3. Eusko Jaurlaritza. (2006-07-26). «Plaiaundi Parke Ekologikoa» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  4. https://web.archive.org/web/20090302084921/http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3036/eu/contenidos/informacion/txingudi/eu_1099/presentacion.html
  5. Etxaniz, Aitor; Etxaniz, Mikel. Plaiaundiko Parke Ekologikoa. DBH Unitate didaktikoa. Eusko Jaurlaritza ISBN 84-457-1640-9..
  6. «Spoonbills. Mokozabalaren migrazioa egunean bertan zuzenean mapan jarraitzeko webgunea.» maps.nioz.nl (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).
  7. http://ieoe.blogspot.com.es/2009/12/plaiaundiko-egoeragatik-kezkatuta.html

Ikus, gainera

  • Bidasoan gora liburua

Kanpo estekak

  • «Spoonbills. Mokozabalaren migrazioa egunean bertan zuzenean mapan jarraitzeko webgunea.» maps.nioz.nl
  • Txingudiko plan zuzentzailea Eusko jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Txingudiko badiaren inguruko naturguneak berritu eta haien arteko konektibitatea hobetzeko Plan Gidaria (PLAN DIRECTOR PARA LA RESTAURACIÓN Y LA MEJORA DE CONECTIVIDAD DE LOS ESPACIOS NATURALES DEL ENTORNO DE LA BAHÍA DE TXINGUDI) (PDF, 8 MB)
  • (Gaztelaniaz) DIAGNÓSTICO Y ANÁLISIS DE PRIORIDADES URGENTES PARA LA RESTAURACIÓN Y CONECTIVIDAD DE LAS MARISMAS DE TXINGUDI Anexo I (PDF, 6 MB)
  • (Gaztelaniaz) PRESELECCIÓN DE ALTERNATIVAS TRAS REUNIÓN DE LA COMISIÓN TÉCNICA DEL 19 DE SEPTIEMBRE DE 2014 (PDF, 9 MB)
  • (Gaztelaniaz) Hegaztien behaketa Txingudin eta Plaiaundin. CINEREA, Artxibatua.
  • (Gaztelaniaz) Txingudi Bidasoa Turismo
  • Hegoaldeko orrialde ofiziala.[Betiko hautsitako esteka]
  • Txingudiko paduretako kudeatzaile taldearen bloga
  • Hegoaldeko orrialde ofiziala.[Betiko hautsitako esteka]
  • Txingudiko paduretako kudeatzaile taldearen bloga.
  • (Gaztelaniaz) Plaiaundiko zonaldeei buruzko zenbait bideo.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q7200581
  • Commonscat Multimedia: Plaiaundi ecology park / Q7200581

  • Wd Datuak: Q7200581
  • Commonscat Multimedia: Plaiaundi ecology park / Q7200581