Paola Damonti

Paola Damonti
Bizitza
JaiotzaMilan, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Italia
BizilekuaIruñea
Lehen hizkuntzaitaliera
Hezkuntza
HeziketaMilango Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakitaliera
gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakgizarte-langilea eta ikertzailea

Paola Serena Damonti (Milan, Italia, 1984) italiar ikertzailea eta ekintzaile feminista da.[1] Genero eta indarkeria gaietan aditua da.[2][3]

Zientzia Politikoetan eta Nazioarteko Harremanetan lizentziatu zen Milango Unibertsitatean. Ondoren, Iruñean jarraitu zituen ikasketak. Han Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialean master titulua lortu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ondoren, 2017an, Esku-hartze Sozial eta Ongizate-estatuan doktoratu zen unibertsitate berean Violencia de género en la pareja y exclusión social Los efectos de la intersección entre diferentes estructuras de desigualdad (euskaraz: Genero-indarkeria bikotean eta gizarte-bazterkeria. Desberdintasun-egitura ezberdinen arteko elkargunearen ondorioak) izenburuko doktore-tesiarekin.[4][2]

2020ko urtearen amaieran lehenengo liburua argitaratu zuen Katakrak argitaletxearekin: La brecha orgásmica (euskaraz: Orgasmo arrakala). iburua argitaratu zuen Katakrak argitaletxearekin. Saiakera formatuan idatzita, liburuak orgasmoaz eta genero-arrakalaz dihardu dago.[2]

Izenburu bereko hitzaldia debekatu zuen Iruñeko Udalak, Vox alderdiak sare sozialetan salatu ondoren. [5][6]. Azkenean, baina, Katakrak-en bertan izan zen zentsuratutako hitzaldia.[7] Horrez gain, Nafarroako hainbat tokitan ere Paolaren hitzaldia antolatu da.

Euskaraz mintzatzen da, Iruñerriko AEKn ibilitakoa.

Lanak

Saiakera

  • Brecha orgásmica (2020, Katakrak, ISBN 978-84-16946-47-1)

Erreferentziak

  1. Orzaiz, Ion. (2015-11-19). «Paola Damonti, Gizarte Laneko ikertzailea NUPen: «Askotan, pertsona bera da erasotzailea eta zaintzailea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  2. a b c Ilintxeta, Reyes. (2020-12-31). «Paola Damonti, orgasmoen aldarrikatzailea: "Emakumeen %80k ez dute orgasmorik koitoan"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  3. Tubia, Iker. (2018-05-23). «Atzekoz aurrera: Paola Damonti, genero eta indarkeria matxistan aditua: «Gaur egungoa da galtzaile kontzeptua»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  4. NUP. GLS doktore-tesiak: Violencia de género en la pareja y exclusión social. Los efectos de la intersección entre diferentes estructuras de desigualdad. (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  5. «Iruñeko Udalak bertan behera utzi du hitzaldi feminista bat "ezegokia" delakoan» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-01-23 (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  6. «Mayaren azken erabakia. Zentsura lotsagarria -» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  7. Berria. «Katakrak-en izango da Iruñeko Udalak zentsuratu nahi izan duen sexualitateari buruzko hitzaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q104654079
  • Identifikadoreak
  • Google Scholar: -toKRdoAAAAJ
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 3441809
  • Wd Datuak: Q104654079