Ostatuko neskatxaren koplak


Ostatuko neskatxaren koplak
Oskorriren musika-lana
Egilea(k)Oskorri
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Iraupena3:47 minutu
TonoaDo maior
HitzakJoxe Austin Arrieta
Bestelako lanak
MusikagileaOskorri
Anton Latxa

Ostatuko neskatxaren koplak Oskorri taldearen abestia da. Bere hitzak Joxe Austin Arrietak[1] idatzi zituen.

Oskorriren abesti ezagunenetako bat da. 1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoan luxuzko laguntzarekin grabatu zuten kantu hau: Ruper Ordorika abeslariak interpretatu zuen.

Gau ahaztezin hartan Kukubiltxo antzerki-taldeak ere parte hartu zuen, eta luxuzko musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere bai: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.

Hitzak

Horrela hasten da Joxe Austin Arrietak idatzi zituen hitzak

Isildu zaigu eguna
larre ondoan asuna
zure gomuta saminagoa
bihotz nereko kutuna.

Erreferentziak

  1. http://www.oriora.com/Udala/Euskara/Kantuliburua/kantukantari3.txt[Betiko hautsitako esteka] "Ostatuko Neskatxaren Koplak. Hitzak: Joxe Austin Arrieta. Oskorri."

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Oskorriren "Ostatuko neskatxaren koplak" abestia entzungai.
  • Ostatuko neskatxaren koplak. OSKORRI - HAUXE DA DESPEDIDIA - Kontzertua. Oskorriren azken kontzertuan, Elkar argitaletxea, Youtube
  • Ostatuko neskatxaren koplak. . Oskorriren 25, urtemugan Ruper Ordorikarekin. Gabi de la Maza, Youtube
  • Ahobetekanta Kantaren partitura, hitzak eta iruzkina.
  • (Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez) Oskorri taldearen webgune ofiziala
  • Badok.info Oskorriren 16 kanta entzuteko moduan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12265344
  • Wd Datuak: Q12265344