Obarenes mendiak-San Zadornil parke naturala
Obarenes mendiak-San Zadornil parke naturala | |
---|---|
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua | |
Datu orokorrak | |
Mota | naturagune babestua eta parke natural |
Azalera | 33.063,70206 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′59″N 3°07′30″W / 42.683°N 3.125°W / 42.683; -3.125 |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Burgosko probintzia |
Obarenes mendiak-San Zadornil parke naturala (gaztelaniaz: parque natural de Montes Obarenes-San Zadornil) Burgosko probintzian, Arabako mugaren ondoan, dagoen naturagune babestua da. 2006an izendatu zuten[1].
Kokapena
Parkea Kantauriar mendikatea eta Pirinioak batzen dituen giltzarri estrukturalean dago eta interes geologiko eta geomorfologiko handia du: sinklinalak, antiformeak, ibai-arroilak, haitzarteak eta meandroak dituelako. Gainera, aniztasun botaniko handia ere badu: atlantiar espezieak (pagoak edo haritzak) mediterranear espezieez (arteak, erkametzak, txaparroak, ipar-ipuruak, ametzak, miterrak, pinuak, artelatzak eta abar), inguratuak.
Arriskuan edo egoera ahulean dauden animalia batzuk ere baditu: ur-ipurtatsek, ibai-karramarro arruntek edo aztore-arranoek urte osoa ematen dute bertan, ur-hegaztiek edo pagausoek, ostera, negupasa egiten dute parkean. Hori zela eta, Gaztela eta Leongo gobernuak 1999an Batasunaren Garrantzizko Leku eta Europar Batasunak 2000an Hegaztien Babesgune Berezi izendatu zuten.
Parkeak Obarenes mendietako mendebaldeko zatia betetzen du, Kantauriar mendikatearen azken mendi-adarra izanik. Humión gaina parkearen eta mendien lekurik altuena da. Hala ere, Oña, La Llana, Pancorbo eta Arcena mendizerrak ere bere barnean ditu. Valderejoko natura parkearen nolabaiteko zabalpena den parke honek hegoaldean Bureba eskualdea du.
Ondasun kultural ere baditu: Oña hiribilduak San Salvador monasterioa eta Fríasek bere gaztelua, etxe esekiak eta erromatar zubia.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q9056019
- Multimedia: Montes Obarenes-San Zadornil Natural Park / Q9056019