Nerbio trigeminoaren nukleo eragile
Nerbio trigeminoaren nukleo eragile | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | nucleus motorius nervi trigemini |
MeSH | eta A08.186.211.132.931.459 A08.186.211.132.810.428.600.650.718 eta A08.186.211.132.931.459 |
TA | A14.1.05.410 |
FMA | 54562 |
Terminologia anatomikoa |
Nerbio trigeminoaren edo V. bikote kranelaren nukleo eragilea, erraietako nukleo eragile berezi bilaterala da; beraz, motoneuronez osatutako nukleoa da. Erraietako nukleo eragilea izanik, garapen enbriologikoan agertutako arku faringeoetatik sortutako giharrengan izango du eragina, nahiz eta muskulu ildaskatua izan. Hain zuzen ere, nukleo hau I. arku faringeotik sortutako giharreriarekin erlazionatzen da. Informazio bilaterala jasoko du kortexeko zuntzen bitartez. Aipatzekoa da Nerbio Trigeminoak, nukleo honetaz gain beste hiru nukleo sentikor dituela.
Kokapena
Entzefalo enborraren zubian aurkitzen da, nukleo somatiko orokorrak baino alborago. Horrekin batera, nerbio zuntzen irteera ere nahiko albokoa izango da.
Ibilbidea
Nerbio trigeminoaren nukleo eragilean dauden neuronen axoiak, trigemino nerbioaren barail adarraren bitartez (V3) aterako dira. Adar hori, esfenoide hezurraren zulo obaletik igaroko da eta hainbat muskulu inerbatuko ditu, gihar murtxikatzaileak, aho zoruko muskuluak, muskulu tinpano tenkatzailea eta aho sabaiaren errezelaren muskulu tenkatzailea.
Erreferentziak
Irudiak:
https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home
https://en.wikipedia.org/wiki/Trigeminal_motor_nucleus
Kanpo estekak
- Datuak: Q7841673
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |