Nazioarteko Estratigrafia Batzordea
Nazioarteko Estratigrafia Batzordea | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | ICS |
Mota | erakundea |
Jarduera | |
Kidetza | International Union of Geological Sciences (en) |
Jabea | International Union of Geological Sciences (en) |
Historia | |
Sorrera | 1974 |
webgune ofiziala |
Nazioarteko Estratigrafia Batzordea, International Commission on Stratigraphy, ICS ere deitua, Zientzia Geologikoen Batasun Internazionala[1] erakundearen mende dagoen batzorde bat da. Besteak beste, estratigrafia, geologia eta geokronologiaz arduratzen da internazionalki.
Helburuak
Helburu nagusietako bat 1974. urtean hasitako proiektu bat bukatzea da. Proiektu honek garai geologiko guztiak hartuko eta ordenatuko dituen eskala bat sortzean datza, etorkizunean ikerketa paleontologiko zein geologikoek eskala internazional bat eduki ahal izateko.
Argitarapenak
ICSk Lethala, Episodes, Stratigraphy, Geoarabia, Newsletters on Stratigraphy eta Carnets de Géologie / Notebooks on Geology aldizkari eta liburuak argitaratu ditu, denak ere geologiari loturik daude.
Erreferentziak
- ↑ Ingelesez: International Union of Geological Sciences
Ikus, gainera
- Estratigrafia
- Geologia
- Geologiaren historia
- Paleontologia
Kanpo estekak
- (Ingelesez) ICSren webgune ofiziala.
- Datuak: Q402104