Nafarroako bandera

Nafarroako Foru Erkidegoko bandera
Nafarroako Foru Erkidegoko bandera
Erabilera
Proportzioa 2:3
Erabakia 1982ko abuztuaren 10a
Koloreak
Gorria

Nafarroako Foru Erkidegoko bandera Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 7.2 artikuluak ezarri zuen:[1]

« Nafarroako bandera gorria da, erdian armarria duela »

Armarria aurreko atalak deskribatzen du:

« Nafarroako armarria, hondo gorriaren gainean paraturiko urrezko kateez da, katemailaz osaturiko zortzi besoen elkargunean esmeralda bat dutela eta ororen gainean, berriz, Errege koroa, Nafarroako antzinako Erresumaren sinboloa. »

Historia

Egungo bandera lehendabizikoz 1910ean deskribatu zuten hiru euskaltzalek: Kanpion, Altadill eta Oloritzek hain zuzen ere.[2] Haiek kolore gorria aukeratu zuten, armarriaren zelaiaren kolorea zelako.

Nafarroako Erresuman ez zegoen berez Erresumaren bandera baizik eta erregearen ikurra. Hala ere, Martin Larraiotzek esanetan, jadanik XIV. mendean Paris konkistatzea saiatu zuten Karlos II.a Nafarroakoaren soldaduek txapela gorriak zeramatzaten[3]. 1512an ere, Nafarroako konkistaren garaian, Fadrique Álvarez de Toledo Albako Dukearen kronista zen Luis Correak ere horrela zioen: aurrekaldean inoiz babesik gabe uztea zin egindako eta zenbait urrezko xarpak zituen bandera gorriztadun hirurehun lagun inguru zutik itxoiten zeuden[4].

Bandera ofizialak

Bandera historikoa

  • Nafarroako errege-erreginen ikurra. Bandera hau oso erabilia da talde abertzaleen artean, bereziki koroarik gabeko bandera bat irudikatu nahi denean. Nafarroa Beherean ere erabiltzen da, Nafarroa Garaian erabiltzen denarekin kontrajarrita.
    Nafarroako errege-erreginen ikurra. Bandera hau oso erabilia da talde abertzaleen artean, bereziki koroarik gabeko bandera bat irudikatu nahi denean. Nafarroa Beherean ere erabiltzen da, Nafarroa Garaian erabiltzen denarekin kontrajarrita.
  • Nafarroako errege-erreginen ikurra (bertsio modernoa)
    Nafarroako errege-erreginen ikurra (bertsio modernoa)
  • Nafarroako errege-erreginen ikurra (bertsio zaharra)
    Nafarroako errege-erreginen ikurra (bertsio zaharra)

Beste banderak

  • Koroa eta armarrik gabeko bandera, ezker abertzaleak erabilia.
    Koroa eta armarrik gabeko bandera, ezker abertzaleak erabilia.
  • Nafar independentistek erabilitako bandera, batzuetan "INDEPENDENTZIA" hitza gehituz.
    Nafar independentistek erabilitako bandera, batzuetan "INDEPENDENTZIA" hitza gehituz.
  • Nafarroako bandera (edo zutoihal heraldikoa) Frantziako erregeen armarrian (1589-1790)
    Nafarroako bandera (edo zutoihal heraldikoa) Frantziako erregeen armarrian (1589-1790)

Erreferentziak

  • Edukiaren zati bat Espainiako lege batetik hartu da. Testua jabari publikoa da eta ez du copyrightik, Espainiako jabetza intelektualaren legeko 13. artikuluaren arabera (ikus Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22koa).
  1. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa. Hizkuntza Eskubideen Behatokia.
  2. Egia Astibia, Victor Manuel. (2022). Nabarralde. Nabarralde, 7 or..
  3. Patxi Zabaleta. Haria 22. zbk. 2008ko ekaina. D.L./L.G.NA-1267/2003
  4. Luis Correa. Historia de la Conquista del Reino de Navarra por el Duque de Alba.. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1091411
  • Commonscat Multimedia: Flags of Navarre / Q1091411

  • Wd Datuak: Q1091411
  • Commonscat Multimedia: Flags of Navarre / Q1091411


Euskal herrietako banderak

Euskal Herri osoa: Euskal Herria Ikurrina

Euskal herrialdeak: Araba Araba Bizkaia Bizkaia Gipuzkoa Gipuzkoa Lapurdi Lapurdi Nafarroako Foru Erkidegoa Nafarroa Zuberoa Zuberoa

Administrazio eta politika eskualdeak: Euskal Herria Euskal Autonomia Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa Pirinio Atlantikoak

Beste euskal herri batzuk: Saint-Pierre eta Mikelune Johnson konderria, AEB