Muztio

Muztio
fruitu-zuku
OsagaiakPatsa

Muztioa hartzidurarako fruituak zapalduz eskuratzen den zukua da, fruituen azal eta haziekin batera[1].

Ezaugarriak

Muztioaren ezaugarri nagusiak dira dentsitatea eta azukre-edukia, eta horiek dira hartziduraren emitza baldintzatuko dutenak. Mahatsaren muztiotik ardoa eskuratzen da; garagardoa egiteko, berriz, zerealen muztiotik abiatzen da eta sagar-muztioa da sagardoa ekoizteko lehen bitarteko produktua. Hedaduraz, muztio deitzen zaie fruitu horietatik eskuratzen diren zuku garbiei ere, alkoholik gabeko edari moduan kontsumitzen dutenak.

Erabilerak

Greziarrek eta erromatarrek muztioa egosi egiten zuten eta horrela eskuratzen zuten siropea platerak gozotzeko erabiltzen zuten ondoren. Gaur egun ere horrela egiten jarraitzen dute Grezian eta Balkanetako beste hainbat herrialdetan, bai eta Frantzian ere.

Muztioarekin hainbat jaki gozo ere egiten dira, hala nola moustalevria izeneko budina[2] eta soutzoukos eta churchkhela[3] gozokiak.

Italiako hainbat tokitan, Modenan adibidez, ozpin baltsamikoa egiteko erabiltzen dute muztioa.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Tablada, José de Hidalgo. (1880). Tratado de la fabricación de vinos en España y el extranjero. Librerías de la viuda é hijos de Cuesta (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  2. (Grezieraz) «Κλασική μουσταλευριά» ProtoThema 2021-09-18 (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  3. «ЧУРЧХЕЛА в кулинарном словаре» langet.ru (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q278818
  • Commonscat Multimedia: Must / Q278818

  • Identifikadoreak
  • NKC: ph335985
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q278818
  • Commonscat Multimedia: Must / Q278818


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.