Mozilla Fundazioa
Mozilla Fundazioa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Joint Roadmap for Open Science Tools (en) , World Wide Web Consortium eta Rust Foundation (mul) |
Eskumendekoak | Mozilla Messaging (mul) eta Mozilla Corporation (mul) |
Ekoizpena | software |
Agintea | |
Lehendakaria | Mitchell Baker |
Zuzendaria | Mark Surman |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | 501(c)(3) organization (en) |
Zeren jabe | Mozilla Corporation (mul) , Firefox Add-ons (en) , Mozilla Messaging (mul) eta Mozilla Taiwan (en) |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 21.346.401 $ (2016) |
Historia | |
Sorrera | 2003ko uztailaren 15a |
Aurrekoak | Mozilla Organization (en) |
webgune ofiziala |
Mozilla Fundazioa (ingelesez, Mozilla Foundation) kode irekiko Mozilla proiektuaren arduradun den irabazi asmorik gabeko erakundea da. Edozein pertsonak eta elkartek har dezake parte Mozilla proiektuan, iturburu-kodean ekarpenak eginez, produktuak probatuz, dokumentazioa idatziz eta beste hainbat modutan.
Mozillaren produktuek hiru ezaugarri nagusi dituzte:
- Kodea irekia, MPL, GPL edo LGPL lizentziapean eskainitakoa. Ondorioz, bere produktuak eta berauen kodea sarean eskuratu daiteke doan.
- Estandarretan oinarritutakoa.
- plataforma anitzetan erabiltzeko modukoa: Windows, Mac OS, Linux, FreeBSD, Solaris eta beste hainbatetan.
Mozillaren produktuak
Hauexek dira, besteak beste, Mozilla Fundazioak eskaintzen dituen software produktuak:
- Firefox, web nabigatzailea.
- Firefox Mobile.
- Firefox OS.
- SeaMonkey (lehen Mozilla Aplication Suite), Interneterako suitea.
- Mozilla Mail & Newsgroups, e-posta eta albisteentzako.
- Mozilla Composer, HTML editorea.
- Bugzilla.
- ChatZilla, IRC aplikazioa.
- Mozilla Calendar, egutegia.
- Mozilla Thunderbird, e-posta eta albisteak.
- Mozilla Sunbird, egutegia.
- Mozilla Fennec, telefono mugikor eta bestelako gailu mugikorretarako nabigatzailea.
- Camino, Mac OS Xerako nabigatzailea.
- Minimo, gailu mugikorretarako nabigatzailea.
- Pocket. Firefox nabigatzaileari lotutako zerbitzua erabilitako webguneak markatzeko eta url bilduma bat egiteko etiketa sistema batekin.
Mozillaren proiektuak
- Mozilla VR.
- Mozilla Persona.
- Mozilla Location Service.
- Webmaker.
- Mozilla Developer Network.
- Common Voice. Adimen artifizialaren bidez makinek nabigatzailean agertzen diren testuak ahots-gora irakurtzea da proiektuaren xedea[1][2]. Munduko hainbat hizkuntzatan batera[3] lan egiten ari dira, 70 baino gehiagotan, horien artean euskara. STT motor librea erabiliko du. Offline ibiliko da, eta horrek segurtasuna eta pribatutasuna ziurtatuko ditu.
- In Real Life (IRL).
Komunitatea
- Lekuan lekuko komunitateak.
- Mozilla Reps.
- Konferentziak eta ekimenak.
- Mozilla Festival.
- MozCamps.
- Mozilla Summit.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpoko loturak
- Webgune ofiziala.
- (Ingelesez) Mozilla manifestua, printzipioak.
- (Ingelesez) Mozilla - Wikia.
Kanpo estekak
- Datuak: Q55672
- Multimedia: Mozilla / Q55672