Mondayko ur-jauziak

Mondayko ur-jauziak
Saltos del Monday
25°33′43″S 54°37′53″W / 25.5619°S 54.6314°W / -25.5619; -54.6314
Garaieram.
Altueram.
Zurrusten kopurua3 zurrusta nagusi
Zurrustarik altuena40 m.
Luzera osoam.
BetebideaMonday ibaia
Batez besteko
emaria
m³/s

Mondayko ur-jauziak (gaztelaniaz: Saltos del Monday) Paraguaiko hego-ekialdean dauden ur-jauziak dira, Paraguaik Brasil eta Argentinarekin duen mugatik hurbil. Hauek Paraná Garaiko departamenduko Presidente Franco udalerrian daude eta Mondayko udal parkea (gaztelaniaz: Parque Municipal Monday) izeneko inguru babestuko zati dira. Parkeak 9 hektareako azalera hartzen du.

Mondayko jauziak Paraguaiko lekurik ikustatuenetako bat da.

Klima

Urteko batezbesteko tenperatura 21 °C-koa da. Tenperatura maximoa 38 °C-koa izatera irist daiteke; minimoa, berriz, 0 °C-ra jaits daiteke. Herrialdean urtean zehar metatutako prezipitaziorik handiena Paraná Garaia eskualdean neurtzen da. Neguan ihintza eta lainoak etengabekoak izan ohi dira.

Hidrografia

Monday ibaiak Paraná ibaian isurtzen du ura. Honen emaria aldakorra da, euri-sasoiaren arabera.

Ur-jauziak Monday ibaiaren bokaletik hurbil daude. Hauek, bere osotasunean, 45 metroko garaiera eta 390 metroko zabalera dute gutxi gorabehera. Zehazki hiru jauzi nagusiz eta beste txikiago batzuez osatuta daude.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q880046
  • Commonscat Multimedia: Saltos del Monday / Q880046

  • Wd Datuak: Q880046
  • Commonscat Multimedia: Saltos del Monday / Q880046