Minuet
- Artikulu hau dantzari buruzkoa da; Niko Etxarten abestia gaitzat duena beste hau da: «Minuette Rock»
Minuet (frantsesez: Menuet) konpas hirutarreko bikote-dantza da, tempo geldokoa. Frantziar jatorrikoa da, eta XVII-XVIII. mendeetan oso dantza ezaguna izan zen. Konposizio instrumental gisa, suite barrokoaren osagaia ere izan daiteke, sarritan minuet eta trio forman. Barrokoaren ondoren, minuetak ez zuen indarrik galdu.[1]
Jean-Baptiste Lullyk Parisko Gortean ezagutarazi zuen, baita bere operatan sartu ere. Ludwig van Beethovenen eraginpean, pixkanaka-pixkanaka scherzok ordezkatu zuen.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
Kanpo estekak
- Datuak: Q205734
- Multimedia: Minuet / Q205734
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |