Mendiak.eus
Mendiak.eus | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Codesyntax |
Sorrera-urtea | 2016 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Software motorea | Django, Python eta MySQL |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
mendiak.eus |
Mendiak.eus Euskal Herriko mendien webgunea da. Codesyntax-ek 2016an sortu zuen mendizaletasuna bultzatzeko asmoz. Webgune honen helburu nagusia da Euskal Herriko mendien informazio praktikoa eskaintzea mendizaleei eta, horrekin batera, mendizaleen mendi-ibilerak gordetzeko eta elkarbanatzeko modua eskaintzea.[1]
Guztira 2.995 mendi jasotzen ziren 2019an: Nafarroa Garaiko 943, Gipuzkoako 366, Arabako 348, Bizkaiko 331, Nafarroa Behereko 95, Zuberoako 70, Lapurdiko 39 eta inguruko lurraldeetako beste 103.[2]
Atal bereziak
Aplikazioak jasotzen duen ataletako batek Haurrekin egitekoak du izenburua, eta familian egiteko moduko ehundik gora mendi proposatzen dira ber
Beste atal batek Mendi Federazioak antolatzen duen 100 mendi-lehiaketarako baliagarri diren mendiak markatuta adierazten dira bertan. Lurraldeka sailkatuta daude eta deskribapena, argazkiak, iraupenari buruzko informazio praktikoa eta erabiltzaileen iruzkinak agertzen dira bertan.[3]
Plataformak
Aplikazioa bi plataformatan erabil daiteke:
- Mendiak Aplikazioa, Android eta iOS sistemetarako garatutako APPa. Aukera ematen du igoerak markatzeko, mendiak puntuatzeko, igoerak sare sozialetan partekatzeko, eta abar.
- Mendiak.eus webgune bera, non aplikazioaren bidez jasotzen diren datuak bistaratzen diren. Igoerak markatzeko eta informazio guztia ikusteko aplikazioa jaitsi behar da.
Lizentzia
Zerrenda gehienak eta informazio nagusia euskarazko Wikipediatik jaso dira, eta baita Euskal Herriko Mendi Federazioaren zerrendetatik eta OSM mapetatik ere. Mendien aurkezpen-testuak eta informazio praktikoa berariaz sortu diituzte aplikaziorako eta CC-by-sa lizentziapean zabaldu dituzte.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b «Honi buruz - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- ↑ «Euskal Herriko mendiak - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- ↑ Kurutziaga Ikastola. (2019). «Mendiak.eus: Euskal Herriko mendiak eta haurrekin egiteko ibilbideentzako aplikazioa» Kurutziaga Ikastola (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
Ikus, gainera
- Sustatu.eus
- Umap.eus
- txoriak.eus
- Ahotsak.eus
- Egunean behin
- Codesyntax
Kanpo estekak
- mendiak.eus, Euskal Herriko mendien webgunea eta aplikazioa
- Datuak: Q96100977