Martzillako geltokia
Martzilla | |
---|---|
Hurrengo trenak | |
Kokapena | |
Helbidea | Geltoki etorbidea, 34; 31340 |
Udalerria | Martzilla, Nafarroa Garaia |
Geltokiaren datuak | |
Kodea | 80114 |
Irekiera | 1861eko maiatzaren 16a |
Irisgarria | |
Zerbitzuak | |
Aldageltokia | |
Nasak | 2 |
Trenbideak | 2 |
Jabea | Trenbide Azpiegituren Administratzailea |
Eragilea | Renfe Operadora |
Martzilla Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geltoki bat da, Martzilla udalerrian kokatuta dagoena.
Geltokia 1861eko maiatzaren 16an ireki zen.
Egoera
Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
- Zaragoza — Altsasu: 113,325 kilometro-puntua
Sarbideak
- Geltoki etorbidea, 34
Historia
Geltokia 1861eko maiatzaren 16an ireki zen, Aragoi eta Nafarroa lotu nahi zituen trenbidearen Tutera-Murelu Konde zatia ireki zuenean, Zaragozatik Iruñerako Burdinbide Konpainia delakoak, Zaragoza-Altsasu burdinbidea. Azken horrek Zaragozatik Bartzelonarako Burdinbide Konpainia bat egin zuen, eta ondorioz, Zaragozatik Iruñea eta Bartzelonarako Burdinbide Konpainia sortu zen.[2]
1878ko apirilaren 1ean, bere egoera ekonomiko txarrak Norteko Konpainiarekin bat egitera behartu zuen, Altsasutik haratagoko trenbideen jabea zena eta burdinbidea Gasteiz, Donostia, Bilbo edo Burgosekin lotuz.
1941ean, Espainiako trenbidearen nazionalizazioak Norteko Konpainia sortu berrian integratzea ekarri zuen, RENFE enpresa publikoa sortu zen.[3]
2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[4]
Geltokia
Azucarera auzoan dago, alde zaharraren ekialdean. Eraikina horia da, Alesbesko geltokia bezala. Zutabeak bezalako elementu zuriak ditu, eta ateak eta leihoak gorriak dira. Altoerriberoaren arkitektura estiloa irudikatzen du. Bi solairu ditu, eta lehenengoa bakarrik da bidaiarientzat irisgarria. Eraikinetik hurbilen dagoen nasa ganga batek babesten du, eta bestea ez.
Zerbitzuak
|
Etorkizuna
Ez dago etorkizuneko planik geltoki hau oraingoz barne hartzen duenik.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- ADIF enpresako web gunea
- RENFE enpresako web gunea
- Datuak: Q4464165
- Multimedia: Marcilla de Navarra train station / Q4464165
|