Manco Capac

Manco Capac

Irudi gehiago
1. Sapa Inka

1200 - 1230 - Sinchi Roca →
Sapa Inka

Bizitza
JaiotzaParuro Province (en) Itzuli, ?
Herrialdea Inka Inperioa
HeriotzaCusco, 1230 ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Mama Ocllo
Seme-alabak
ikusi
  • Sinchi Roca
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta agintaria

Manco Capac[1] edo —kitxuaz— Manqu Qhapaq[1] ere deitua, lehen Sapa Inka eta Cuscoko Inka kulturaren fundatzailea izan zen. Inken mitologian, Eguzkiaren semea zen. Elezaharrak dioenez, Eguzkiak urrezko makila bat eman zion, eskualde emankorrik aurkitzen bazuen lurpean sartuko zena. Cuscoko haranean aurkitu zuen bila zebilen lurra; han bizitzen jarri eta Cusco hiria sortu zuen. Zenbait kronikatan aipatzen badute ere, egiaz existitu ote zen zalantzan dago.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/08/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b Euskaltzaindia. (PDF) 189. arauaː Amerindiar buruzagien izenak. .
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q165968
  • Commonscat Multimedia: Manco Capac / Q165968

  • Wd Datuak: Q165968
  • Commonscat Multimedia: Manco Capac / Q165968