Longos

Longos

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLesbos, II. mendea
HeriotzaII. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Genero artistikoaAncient Greek novel (en) Itzuli

Discogs: 5250945 Edit the value on Wikidata
Daphnis eta Kloe, Jean-Pierre Cortoten eskultura

Longos edo Longus (grezieraz: Λόγγος; K.a. III. edo K.a. II. mendea), Sofista deitua, greziar idazlea izan zen. Dafne eta Kloe eleberri ospetsuaren egilea izan zen. Lesbos uhartean bizitu bide zen, obra honetan guztiz zehatz deskribatzen baitu Mitilene hiria.

Daphne eta Kloe

Artzain giroko eleberria da, Teokrito eta Virgilioren ereduen arabera. Bi gazte horien bizitza gozoa itsaslapur batzuek, eta gerra labur batek, eteten dute. Gainerakoan, bizimodu lasaia ageri da, urtaroen aldaketen erritmoan. Dafne eta Kloe artzain gaztetxoak dira, ia umeak, eta bien arteko maitasunaren atsegin eta ardurak kontatzen zaizkigu. Samurtasuna, ia gehiegikeriaraino, eta bi gaztetxoen inozotasuna dira nagusi. Horren aurrean, auzoko emakume baten lizunkeria indarturik agertzen da, amodio gordinaren lehen pausoak erakusten baitizkio Dafnis gazteari.

XVI. mendetik aurrera oso liburu ospetsu bilakatu zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/07/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q314949
  • Commonscat Multimedia: Longus / Q314949

  • Wd Datuak: Q314949
  • Commonscat Multimedia: Longus / Q314949