Lizarrako ituna

Lizarrako ituna 1386ko urtarrilaren 11n Nafarroako Erresumaren eta Gaztelako koroaren artean Lizarra hiribilduan sinatutako ituna izan zen.[1] Itunaren ondorioz, Brionesko ituna kitatu zuten eta nafarrek 1378ko gerraren ondorioz galdutako gotorleku eta gazteluak berreskuratu zituen.

Aurrekariak

Aljubarrotako guduan portugesen aurrean jasandako porrota eta Lancasterko dukearen mehatxuak zirela eta, Joan I.a Gaztelakoak Karlos II.a Nafarroakoarekin berriro harremanetan izan nahi zuen 1378an gertatu zen moduan ingelesek Nafarroa zeharkatuz Gaztela eraso ez zezaten.

Ituna

Itunaren sinatzaileak Nafarroako erregea, Karlos II.a bera, eta Gaztelako erregearen ordezkaria, Petri Luna kardinala, izan ziren. Lekukoen artean Gartzea Eugi Baionako apezpikua zegoen.[2] Itunaren bitartez nafarrek galdutako gazteluak berreskuratu zituzten, Tuterakoa, Lizarrakoa eta San Vicentekoa izan ezik. Hauek nafar oinordekoaren, Karlos III.a izango zenaren, eskuetan geratu ziren. Gazteluak Joan I.aren izenean gobernatu behar izan zituen Karlos II.a bere aitak itunaren baldintzak errespetatzen zituen bitartean.[3]

Baldintza hauetako bat Klemente VII.a, Avignongo Aita Santu zismatikoa, aintzat hartzea izan zen. Karlos printze oinordekoa Aita Santu honen aldekoa eta, gainera, Gaztelan portugesen aurka egondakoa izan zen. Edonola ere, Karlos II.a 1387ko urtarrilaren 1ean, ituna sinatu eta urtebete pasa baino lehen, hil zenean, Nafarroak ez zuen Mendebaldeko Zismarekiko zuen neutraltasun politika utzi. Karlos III.ak Leonor Trastamarakoa, Joan I.aren ahizpa,[4] ezkondu zuen eta bien arteko harremana ona zenez, bere koroatze urtean falta ziren gazteluak itzuli zizkion.

Erreferentziak

  1. Suárez Fernández, Luis. (1976). Historia de España antigua y media. Madril: Rialp, 431 or. ISBN 84-321-1882-6..
  2. Orkastegi Gros, Carmen. (1978). «Crónica de los Reyes de Navarra de García de Eugui» Vianako Printzea Erakundea (152-153): 547-572..
  3. Usunáriz Garayoa, Jesús María. (2006). Historia breve de Navarra. Madril: Sílex, 80-81 or. ISBN 84-7737-147-4..
  4. Idazle asko. (1981). Los Trastamara y la unidad española. Madril: Rialp, 318-320 or. ISBN 84-3212-100-2..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6151939
  • Wd Datuak: Q6151939


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.