Letra lodi

Helvetica letra-tipoaren lau aldaera. Goitik behera: lehen lerroan, letra-tipo arina edo (oso) mehea; bigarren lerroan, letra tipo erregularra edo letra-tipo erromatarra; hirugarren lerroan, letra-tipo lodia eta azkenik, behean, letra-tipo oso lodia edo beltza.

Letra lodia edo, batzuetan, letra beltza (oso lodia denean) tipografian marra lodiagoa duen karaktere mota da (tamaina bereko ohiko karaktereekin konparatuta). Nagusiki testuaren zati bat nabarmentzeko erabiltzen da.[1]

Nola aplikatu

Tipografía tradizionala
Erabiltzen ari den letra motaren aldaera lodiago batez idazten da testua.
Mekanografia
Antzeko zerbait lortzeko atzera jotzen zen eta idatzitako letren gainean berriro idazten ziren letra berak. Erabat bat ez zetozenez, antzeko efektua lortzen zen.
Testu-prozesadoreak
Testua hautatu eta beltza aukeratu formatu menuan.
HTML
<b>...</b> etiketak erabiliz (zaharkitua) edo <strong>...</strong>.
CSS
«font-weight» ezaugarriari 400 baino gehiagoko balio bat emanez edo «bold».
Wiki formatua
Esapidearen hasiera-bukaeretan hiru kakotx (') jarriz. Adibidez: '''hitza''' → hitza.

Erreferentziak

  1. Plazaberri. (2024-02-12). «Letra-estiloei buruzko araua plazaratu du Euskaltzaindiak: letra etzanak, letra lodiak, letra azpimarratuak…» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).

Ikus, gainera

  • Letra tipo erregular, erromatar edo letra-tipo roman.
  • Letra azpimarratua.
  • Letra etzan.
  • Mendebaldeko tipografiaren historia
  • Serif
  • Sans-serif
  • Letra-tipo gaelikoa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16518198
  • Commonscat Multimedia: Boldface / Q16518198

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300202391
  • Wd Datuak: Q16518198
  • Commonscat Multimedia: Boldface / Q16518198