Las Cañas aintzira

Las Cañas edo Salobre urtegia Nafarroako garrantzi handiko hezegunea da.

Las Cañas aintzira
Datu orokorrak
Motaaintzira, natura erreserba eta Sakonune endorreiko
Azalera110 ha
Geografia
Map
Koordenatuak42°29′03″N 2°24′01″W / 42.484065°N 2.400294°W / 42.484065; -2.400294
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaViana

Las Cañasko urmaela Nafarroako Viana herrian dago ia Errioxako mugan. 101 hektarea ditu.

Deskribapena

Aintzira honek jatorri endorreikoa zuen hasiera batean, hau da, bere urak bertan gelditzen ziren inora hustu gabe. Gizakiaren esku hartzea, ordea, urtegi antolamendu eman dio: dike baten eraikierarekin drainatze sistema bat sortuz eta, modu horretaz, uraren maila kontrolatuz. Urmaela ez da oso handia, 100 hektarea baino zerbait gehixeago du, baina hegaztientzat garrantzi estrategikoa du Mendebaldeko Pirinioak mendizerraren migrazio sarreran baitago. Sakonera aldetik hiruzpalau metrokoa izan daiteke toki askotan. Dena dela, ur kantitatea oso aldakorra da urtean zehar. Ubide artifizial bati esker ura urtegiari Kantabria mendilerroatik ailegatzen zaio. Urtegitik oso gertu El Bordon izeneko hegazti-behatokia dago. Baita ere inguruan baseliza bat topatuko dugu, Las Cuevas, Done Jakue bidean bertan kokatuta.

Historia

XVI.mendean putzu baten berri dago, El Salobreko putzua alegia. Mende horretan urtegi bat eraiki zen; horrela dago jasota 1562ko dokumentu batean. 1888an urtegia handitu egin zen eta 1944an, ondoan, besta bat eraiki zen.

Babespena

  • 1987an: Nafarroako Gobernuak Natura Erreserba izendatu zuen.
  • 1990an: Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua.
  • 1996an: Ramsar hitzarmeneko barruan izendatua izan zen.
  • Natura 2000 sarean dago.

Botanika

Botanika aldetik hiru motatako begetazioa aurkituko ditugu:

  • Milazka begetazioa, urtegiaren ertzetan.
  • Lezkadiak uraren ertzetan.
  • Las Cañas inguruko erreketan, Longar eta Perizuelas, Mediterraneo erribera basoak.

Zoologia

Hegaztiak

Arazoak

  • Gizakiaren presentzia hurbila: Logroño hiria oso hurbil dago eta baita ere Arabako Oion herria. Urtegitik gertu urbanizazioak, lantegiak eta errepideak ikus daitezke.
  • Uraren erabilera eta, ondorioz, horren eskasia.
  • Isileko ehiza.
  • Pestizidak.

Bibliografia

  • Fernando Pedro Perez: Las Cañas urtegia. Erreserba naturala. Bilbo: ADEVE, 2005, 138 or. http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/adeve/51canas.pdf[Betiko hautsitako esteka].

Kanpo estekak

  • Nafarroako Gobernuaren Informazioa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261961
  • Wd Datuak: Q12261961


Urtegiak Euskal Herriko urtegi eta aintzirak Urtegiak

AllotzAixola • Albina • AñarbeAraotzArriaranArritzulegi (Mendaur)ArrokesArtaxoaArtikutzaBarañainBarrendiolaDomikoEloEndaraEsaEugiEzkoritzIbai-EderIbiurIrabia • Itoitz • LareoLeurtzaLor • Mairaga • Marion • Maroño • MuriskotOletaOrduntePitillasMendillorriSalburuaSarrigurenSenpereSobronUrdalurUribarri GanboaUrkuluUrrunagaUrtatzaXibertaXoldokogaina


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.