Laneko istripu
Laneko istripua edo lan-istripua[1] langileak besteren kontura egindako lanean, edo lan horren ondorioz, nozitzen duen gorputzeko lesioa da. Barnean sartzen dira bizileku eta lantokiaren arteko bidean izandakoak ere.[2] Lan-istriputzat hartuko da, halaber, sindikatu-eginkizunean ari zela gertatutakoa, langilea sindikatu-baimenean egon arren, baldin eta istripua eginkizun hori betetzeko gertatu bada. Era berean, laneko istriputzat hartuko da jolas-, kirol- edo kultura-jarduerak egiteagatik gertatzen dena, enplegatzailearen edo enpresa erabiltzailearen kontura edo haren ordezkari gisa jarduten denean, misioan dauden aldi baterako zerbitzuetako enpresetako langileak direnean.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q629257
- Multimedia: Work accidents / Q629257
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |