Konstantinos Galanidis
Konstantinos Galanidis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kanea, 1990eko irailaren 1a (34 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
|
Konstantinos Galanidis, grezieraz Κώστας Γαλανίδης (Kanea, Grezia, 1990eko irailaren 1a) gizonezko waterpolo kirolari profesional greziarra da, eta atezain moduan jokatzen du. Zenbaitetan, Greziako selekzioko parte izan da.
Ibilbidea
Costas Galanidisek NE Chanian eman zituen lehen urratsak waterpolo arloan, bere jaioterriko taldean, eta, bere lehen kontratua profesionala, harekin sinatu zuen.
Bi urtez jokatu zuen Panionios taldean (2009-2011), eta, gero, bi urtez NE Chanian egon ostean (2011-2013), 2013ko uztailaren 18an, Olympiacos Pireorekin[1] sinatu zuen bere ibilbidean urrats handia emanez. Costas Galanidis 2015era arte egon zen Pireoko taldean, bi txapelketa eta bi Greziako Kopa irabazita (2014, 2015).
Ondoren, Chios, Panathinaikos eta PAOK taldeetan aritu zen.
2018-19 denboraldian, Apollon Smyrniren Batzar Nagusiko polo taldera joan zen, eta, gaur egun, bertan jokatzen du. Apollonen egin zuen lehen denboraldian (2018-19), historiako lehen aldiz txapelketako 3. postua irabazten lagundu zion taldeari, ligako 2. atezain onena bezala agertzen zen bitartean.
Nazioarteko parte-hartzeak
Costas Galanidis nazioarteko jokalari da Greziako waterpolo selekzio nazionalarekin. 2013ko Bartzelonako (Espainia) Uretako Munduko Txapelketan, Greziako selekzioarekin parte hartu, eta 6. postuan lortuko dute[2].
Udako Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina irabazi zuen Greziako taldean izan zen. Serbiak, urrezkoa, eta Hungariak brontzezkoa eskuratuko zuten. Greziako taldea honako hauek ordezkatu zuten: Stylianos Argyropoulos, Georgios Dervisis, Ioannis Fountoulis, Konstantinos Galanidis, Konstantinos Genidounias, Konstantinos Gkiouvetsis, Marios Kapotsis, Christodoulos Kolomvos, Konstantinos Mourikis, Alexandros Papanastasiou, Dimitrios Skoumpakis, Angelos Vlachopoulos eta Emmanouil Zerdevas-ek[3][4].
Udako Olinpiar Jokoetako dominak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 02 ! | Waterpoloa gizonezkoa[5]. |
Erreferentziak
- ↑ Στα ερυθρόλευκα ο Κώστας Γαλανίδης. olympiacos.org.
- ↑ BCN 2013 Greek Men's Water Polo Team. Omega Timing.
- ↑ «Konstantinos Galanidis» olympedia.org 2022-01-10ean begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Konstantinos Galanidis» Olympics.com 2022-01-10ean begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
- Konstantinos Galanidis FINAn
- Datuak: Q17121765