Kexaa

Kexaa
 Euskal Herria
Herriko ikuspegi orokorra.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAiara
Administrazioa
Posta kodea01477
Herritarrakexaar
Geografia
Koordenatuak43°04′33″N 3°04′22″W / 43.07583°N 3.07278°W / 43.07583; -3.07278
Garaiera340 m
Demografia

Kexaa (ofizialki Quejana / Kexaa) Aiarako udalerriko herrietako bat da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 52 biztanle ditu.

Ondasun nabarmenak

Sakontzeko, irakurri: «Kexaako monumentu multzoa»
Kexaako dorrearen ikuspegia.

Bertara joateko bide estu bat hartu behar da eta bidean, bihurgune batean dago bertara joateko zubia. Bihurgunean kanpai bat duen kanpai-horma dago eraikin erlijiosoa han inguruan dela abisatzen. Zubiaren beste aldean hiru eraikin ziren, bata hondatua eta beste biak atxikiak, eraikin-unitate bakarra osatuz, eta gaur egun etxebizitzak direlarik. Daturik ez den arren, badirudi eraikinak sarreraren defentsarako eginak zirela.

Horien ostean hiri-gune bat dago, plazatxo forma duena eta eraikin nagusietarako sarbidea dena. Eraikin horien itxurari erreparatuz gero, bata bestearen jarraipen dira nahiz eta bakoitzak bere erabilera propioa eta ondokoaren independentea izan.

Aipatutako plaza horretara heltzearekin bat honako hauek ditugu bertan:

  • Jauregia, Aiaratarren leinu-etxea (Komentu berria)
  • San Joan Bataiatzailearen komentua (Komentu zaharra)
  • Adatseko Andre Mariaren[1] elizaren kapera eta dorrea.
  • San Joan Bataiatzailearen eliza.

Jauregiak sarrera independentea du baina besteetan sartzeko abade-etxearen beheko solairutik igaro behar da, eta ondoren hiru erabilpen ezberdinak banatzen dituen patio baten bitartez.

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
2 Amurrio
Arespalditza
Luxo • Ozeta • Menoio • Beotegi • Kexaa • Menagarai (Jauregi) • Zuhatza (Ibarra) • Zuhatza (Zerrabe) • Zuhatza (eliza) • Agiñaga • Madaria • Salmanton • Maroño • Izoria • Murga (Markixa) • Murga (eliza)OlabezarEtxegoienAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia) Amurrio
Arespalditza

Demografia eta biztanleria

Kexaako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
59 62 63 60 58 55 54 52

Erreferentziak

  • Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
  1. Batzuetan Cabello Andre Maria agertzen da (Aiarako Udala[Betiko hautsitako esteka]), bestetan Virgen del Cabello, osoa gaztelaniaz (Monumentu-multzo izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]), bestetan Adatseko Andre Maria, guztiz euskaraz (Hiru webgunean). Euskarazko izen osoa hautatu da hemen, Eusko Jaurlaritzaren "Hiru" webgunean bezala.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Aiarako udalaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3414068
  • Commonscat Multimedia: Quejana-Kexaa / Q3414068

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 246969578
  • Wd Datuak: Q3414068
  • Commonscat Multimedia: Quejana-Kexaa / Q3414068


Aiarako herriak

Agiñaga • AñesArespalditzaBeotegi • Erbi • Erretes LantenoIzoria • Kexaa • LantenoLexartzuLuiaondoLuxo • Madaria • MaroñoMenagaraiMenoioMurgaOlabezarOpelloraOzekaSalmantonSoxo • Zuhatza

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa