Kepa Fernandez de Larrinoa

Kepa Fernandez de Larrinoa
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1958ko apirilaren 16a (66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
TesiaCarnival performance and folk aesthetics in a French Pyrenean Basque valley in the twentieth century: An anthropological study (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Mila Amurrio Velez
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta idazlea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: kepa-fernandez-de-larrinoa-pablos Literaturaren Zubitegia: 630

Kepa Fernandez de Larrinoa Pablos (Bilbo, Bizkaia, 1958ko apirilaren 16a -) Euskal Herriko ikertzailea, idazlea eta irakaslea da.

Biografia

Soziologiako lizentziadun egin zen 1980an Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. 1987tik 1989ra bitartean Antropologia Sinbolikoan espezializatu zen Universtity of Western Ontarioko Antropologia Sailean. Zuberoako antzerkia aztertu du Frantziako Centre de Recherches Sociologiques eta Paueko Unibertsitatean (1992-1993), eta Londresko School of Economics and Political Sciencen ere aritua da (1993-1994).[1]

Gaur egun, Antropologiako irakasle titularra da EHUn. Europako hainbat soziologia-elkartetako kide da. Eusko Ikaskuntzan Antropologia-Etnografia Saileko lehendakaria izan zen 1995etik 1998ra bitartean.

1991n Angel Apraiz beka lortu zuen Zuberoako antzerkia ikertu ahal izateko.

Bere idazlan nagusiak: Sociedad rural, desarrollo y bienestar (1998), Intervención y diseños rurales (1996), Mujer, ritual y fiesta: género, antropología y teatro de carnaval en el valle de Soule (1997). Hainbat poesia-sari eskuratu ditu.

Lanak

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 35 lan baino gehiago dira.[2]

Antropologia

  • Kultur performatibitatea eta gizarte fetitxegintza (2010)
  • Ikergaiak eta adierazpenak antropologia soziokulturalean (2009)
  • * Antropologia soziokulturalaren nondik-norakoak hego Euskal Herrian: euskal kultura ikertzetik kultura-askota ikertzeko bideak (2002)
  • Sociedad rural, desarrollo y bienestar (1998)
  • Intervención y diseños rurales (1996)
  • Mujer, ritual y fiesta: género, antropología y teatro de carnaval en el valle de Soule (1997)

Poesia

  • Gauerakoan (1984, Susa)
  • Urteak joan zaizkit (1991, Bizkaiko Foru Aldundia)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. «Fernández de Larrinoa, Kepa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-08).
  2. Kepa Fernandez de Larrinoaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>35 produktu)

Kanpo estekak

  • Kepa Fernandez de Larrinoa literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12261437