Kefir-ur
Kefir-ur Kefir-esnearen propietate oso antzekoak dituen edaria da. Kefir-esnea egiteko erabiltzen diren aleen oso antzekoak diren beste ale batzuk erabiltzen dira: Ur-kefir aleak.
Limonada baten antzeko zaporea du, baina trinkoagoa da.
Prestakuntza
Osagaiak:
- 1 litro ur.
- 3 koilarakada ur-kefir.
- 3 koilarakada azukre.
- Mahaspasa edo piku lehor bat.
- Limoi erdia
Osagai guztiak beirazko ontzi batean ipini eta itxirik mantentzea komeni da. Ontzia kortxo batekin ixten badugu burbuila gehiago sortuko dira.
Hartzidura epea 2 edo 3 egun artekoa da, tenperaturaren araberakoa. Denbora hori igaro ondoren limoiari ura atera, piku edo mahaspasa kendu eta edateko prest egongo da.
Berriz ere kefir-ura prestatu aurretik ontzia eta kefir aleak garbitu behar dira komeni da.
Ikus, gainera
- Kefir
- Ur-Kefir
- Kefir-esne
Kanpo estekak
- (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Katalanez) Companyia Pipirimosca Kefir-urari buruzko informazio orokorra.
- Datuak: Q12261405