Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa

Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa

Irudi gehiago
Espainiako errege-nahi karlista


Legitimist pretender to the French throne (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos María de Borbón y Austria-Este
JaiotzaLjubljana, 1848ko martxoaren 30a
Herrialdea Espainia
HeriotzaVarese, 1909ko uztailaren 18a (61 urte)
Hobiratze lekuaTriesteko katedrala
Familia
AitaJuan Borboi eta Bragantzakoa
AmaMaria Anna of Saboy
Ezkontidea(k)Princess Margherita of Parma (en) Itzuli  (1867ko otsailaren 4a -  ezezaguna)
Berthe de Rohan (en) Itzuli  (1894 -  ezezaguna)
Seme-alabak
ikusi
  • Archduchess Blanca, Archduchess Leopold Salvator of Austria (en) Itzuli
    Jaime de Borbón y Borbón-Parma (en) Itzuli
    Elvira de Borbón y Borbón-Parma (en) Itzuli
    Beatriz de Borbón y Borbón-Parma (en) Itzuli
    Alicia de Borbón y Borbón-Parma (en) Itzuli
    Georges Comnene (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Alfonso Carlos de Borbón (en) Itzuli
LeinuaEspainiako Borboi etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa (Ljubljana, 1848ko martxoaren 30a – Varese, 1909ko uztailaren 18a), bere burua «Madrilgo duke» izendatua, Karlos VII.a Espainiakoa izenaz errege-nahi karlista izan zen (1868- 1909) eta baita Karlos XI.a Frantziakoa eta VI.a Nafarroakoa errege-nahi legitimista (18871909) ere.

1875eko Gernikako hitzaldia

Bigarren Karlistaldian, Karlos VII.a ezaguna egin zen. Urte horietan Espainiako lehendakaria bezainbeste botere eta onarpen izan zuen. Orduan egin zuen hitzaldi hau:

- Karlos VII.ak 1875eko uztailaren 3an Gernikako Juntetxean foruak betetzea zin egin zuenean egindako hitzaldia:

≪Nire Bizkaiko Jaurerri txit noble eta txit prestuko elizate, uri, hiri eta kontzejuetako eskudunok.

Zuen foruak, usadioak eta ohitura onak betetzea zin egin ondoren, nire barruan dudan poza ikaragarria da; eta Europari begira ematen duzuen ikuskizuna itzela eta dotorea da, Jaun legitimoa duzuena zuen askatasunen zuhaitz sakratuaren azpian aldarrikatu duzue eta.

Eskerrak ematen dizkizuet nire izenean eta Espainia katolikoaren izenean; adoretsu eta kementsu ari da nire Kausaren alde, hau da, Jainkoaren eta nire Aberriaren kausaren alde.

Nire gogoa handitu egiten da hain ikuskizun ederraren aurrean eta laster,oso laster, garaipenerantz eramango ditut gudaroste saiatuak; eta borroka denboran, eta bai bake denboran ere, nire bihotzak gogoan izango zaituzte zuok eta zuon seme-alabak, hain eskuzabal jokatu eta odola borroka zelaietan isuri duzuenok (...)≫.

Ferrer, M.: Escritos políticos de Carlos VII. Madril, Editora Nacional, 1957, 89.or.

Familia

Carlos María de los Dolores Juan Isidro José Francisco Quirín Antonio Miguel Gabriel Rafael de Borbón y Austria-Este bataiatua, aita Joan Karlos Maria Isidro Borboi eta Bragançakoa eta ama Beatrix Austria-Estekoa izan zituen. Gurasoak banandu zirenean, amarekin Modenan bizi eta gero, Pragan, Venezia eta Vienan ikasi zuen.

1867an Margarita Borboi-Parmakoa ezkondu eta bost seme-alaba izan zituen:

1893an alargundu ondoren, Berta Rohangoarekin (1860-1945) ezkondu zen baina ez zuten seme-alabarik izan.

  • Karlos VII. aren karikatura.
    Karlos VII. aren karikatura.
  • Karlos VII.a bere ofizialekin Bigarren Karlistaldian.
    Karlos VII.a bere ofizialekin Bigarren Karlistaldian.
  • Karlos VII.aren erretratua Lizarrako Karlismoaren Museoan.
    Karlos VII.aren erretratua Lizarrako Karlismoaren Museoan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q358875
  • Commonscat Multimedia: Carlos de Borbón / Q358875

  • Wd Datuak: Q358875
  • Commonscat Multimedia: Carlos de Borbón / Q358875