Gitarra zartxo bat da Neretzat laguna; Onela ibiltzen da Artista euskalduna: Egun batean pobre, Beste batez jauna, Kantari pasatzen det Nik beti eguna.
Naiz dala Italia, Oro bat Francia Bietan bilatu det Anitz malizia Ikusten badet ere Nik mundu guzia Beti maitatuko det Euskalerria.
| Jaunak ematen badit Neri osasuna, Izango det oraindik Andregai bat ona. Emen badet frantzesa Interesa duna, Baña nik naiago det Utzik euskalduna.
Agur Euskal-Erria Baña ez betiko Bost edo sei urtetan Ez det ikusiko. Jaunari eskatzen diot Grazia emateko Nere lur maite ontan Ezurrak uzteko.
|