Kanela Lorea
Kanela Lorea | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Job |
Ama | Dinah |
Anai-arrebak | ikusi
|
Kanela Lorea[1] edo Kezia (hebreeraz: קְצִיעָה, Qəṣī‘ā) Biblian ageri den pertsonaia da, Joben liburuko pertsonaietako bat, Joben alaba eta Usoaren eta Lurrinontziren ahizpa. Horrez gain, zazpi neba izan zituen, zeinen izenak Biblian aipatzen ez diren[1].
Ahizpekin batera, lurraldeko emakumerik ederrenak bezala deskribatu zen. Gainera, ezohikoa da Kanela Loreari eta bere ahizpei aitak eman ziela herentzia eta ez semeei[2]. Joben liburuaren amaierako erreferentzia labur horiez gain, ez da Biblian beste inon aipatzen.
Kanela Lorearen jatorrizko izena Kezia da, «kasia» edo «pitusgarria» esan nahi duena[3]. Beste bertsio baten arabera «Jainkoaren bihotzera berreskuratua» esan nahi du eta Joben zaharberritzeari egiten dio erreferentzia[4].
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1478110
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |